Aroa eta mirariak

abuztua
28
asteartea
13:00
2018
Vitoria - Gasteiz

Gasteizko jaietako txikien egunean Asier Kidamen Aroa eta mirariak izenburuko ikuskizuna programatu da. Haurrei eta euren familiei zuzendutako magia ikuskizun freskoa eta dotorea. 

Esperimentu benetan magiko honetan Asier Kidamek bere azken sormen-lanak erakutsiko ditu. Umoreak eta soinu-banda zaindu batek inguratuta, publikoak mirari txikiak bizitzeko aukera izango du: botere handiak dituen aro bat, ardi jostalariak… baita magia egiten duen pelutxe bat ere.

Saioa Falerina lorategian izango da. Sarrera librea da lekuak bete arte