Aralar Aloña Jauregi, Iban Toledo, Garazi Auzmendi eta Ion Fontenla

otsaila
27
asteazkena
19:00
2019
Ortuño

Aralar parke naturalaren ondare natural eta kulturalaren erakusleiho izateaz haratago, hausnarketa eta gogoetarako bide ematen duen pelikula da. Adituen adierazpenek eta mundu oniriko bateko pasarteek, Nafarroa eta Gipuzkoaren mugan dagoen mendilerro honen balioa ezagutzera ematearekin batera, kontserbaziorako deia egiten dute.

Aloña Jauregi, Iban Toledo, Garazi Auzmendi eta Ion Fontenla zuzendariak izango dira emanaldiaren osteko solasaldian parte hartzen.

Aurtengo dokumentalen Begi-Belarri zikloa lau filma interesgarriz osatu dugu oraingoz, hemen informazio gehiago.

Fitxa teknikoa:

  • Ekoizpena: ON PRODUKZIOAK eta LANDARLAN elkarlanean
  • Zuzendariak: Garazi Auzmendi, Iban Toledo, Aloña Jauregi eta Ion Fontenla.
  • Argazki zuzendaria: Iban Toledo
  • Gidoia: Lorea Agirre eta Idurre Eskisabel
  • Irudia, edizioa eta lonajea: Iban Toledo
  • Zuzeneko soinua: Olaia Sanchez, Egoitz Covo, Danel Ciaurriz (Labrit Multimedia), Iñigo Azkue
  • Soinu postprodukzioa: Labrit Multimedia
  • Musika: Pello Ramirez
  • Diseinu Grafikoa: Arkaitz Barriola
  • Web orria: Arkaitz Barriola eta Unai Estala