Adarretatik zintzilik

azaroa
24
asteartea
19:00
2015

adarretatik zintzilik_AEKGilkitxaro antzerkiak, Ane Zabala eta Galder Perez aktoreen konpainiak, Adarretatik zintzilik antzezlana eskainiko du Gasteizko AEK-ak antolatuta.

Sinopsia: 1975. urtean jaiotako lagun biren komeriak. 40 urte betetzeak dakarren krisialdi sakona. Ume zirela, 80ko hamarkada Euskal Herrian bete-betean pairatu zuten.
90eko hamarkadan gaztetu ziren eta 2000 efektuari aurre egitea lortu zuten. Jogurt potoak hari batekin lotuta lagunekin berba egiten zuten aspaldi eta, gaur egun, sare sozialetan galdu egiten dira.
40 urte bete berri duten pertsonaia bi krisian bizi dira. Senaremazterik ez, seme-alabarik ez, autorik ez, hipotekarik ez… Mundu honetakoak dira ala adarretatik zintzilik bizi dira? Adarretatik zintzilik komedia da, laugarren paretarik gabeko komedia sentimentala eta kronika nostalgikoa. Ziria noraino sartu diguten konturatzeko berrogei urte bete behar izan dute batzuek.