Antton Valverde – Lauaxeta gogoan

maiatza
10
asteazkena
21:00
2017

valverde_webPoetak Maiatzean 2017 jaialdiaren barruan euskarazko lau ekitaldi hartuko ditu Oihanederrek. Horien artean, Antton Valverde eta Lauaxeta artista handiak izango dira gaurko emanaldiaren protagonistak.

Valverde dugu gure musikarien artean Lauaxetari arreta gehien eskaini dionetako bat. Lauaxeta gogoan izenpean, abeslari donostiarrak bere karrera osoan zehar Lauaxetaren poemetan oinarrituta egindako kantak ekarriko ditu, poetaren heriotzaren 80. urteurrenean.

Kontzertua gaueko 21.00etan izango da.

* Gonbidapena behar da. Eskuragarri Oihaneder Euskararen Etxeko harreran maiatzaren 2tik aurrera.

Lauaxeta -Estepan Urkiaga- (Laukiz, 1905-1937) olerkari, kazetari eta idazle abertzalea, errebindikazio kulturala herrigintzarekin uztartu nahi izan zuen belaunaldi oso baten adierazgarri garbia da. Egitasmo hura intentsitate osoz bizi izan zuten, gero proiektuaren porrota eta gerrak eragindako ondorioak bortizki jasan zituzten bezala.

Antton Valverde (Donostia,  1943) bere garaiko abeslari gehienekin kolaboratu du, Ez dok hamairu taldeko gehienekin eta Oskarbi eta Xabier Leterekin, batez ere. Poeten artean Lete, Lauaxeta, Lizardi, Gandiaga etab… musikatu ditu. Azken urte hauetan Anjel Lertxundi idazlearekin kolaboratzen du maiz. Hasieran gitarraz baliatu bazen ere, azkeneko urte askoan pianoa erabiltzen du kantaldietan.

poetak-maiatzeanPoetak Maiatzean-Poetas en Mayo urtero Gasteizen antolatzen den poesia jaialdia da. Urtez urte bere eskaintza osatzen eta hobetzen doan jaialdi honek bosgarren edizioa izango du 2017 honetan.

Poetak Maiatzean 2017 jaialdiko euskarazko hurrengo ekitaldiak Oihanederren:

  • Maiatzak 20: Leire Bilbao eta Maite Mutuberria – Xomorroak eta Piztiak
  • Maiatzak 24: Eider Perez eta Ane Zubeldia – Autobiographikal