Andre eta jabe Eider Perez & Leire Etxezarreta

maiatza
15
asteazkena
19:00
2019
Ortuño aretoa

Poetak Maiatzean 2019 jaialdiaren baitan Andre eta Jabe ikuskizunean euskal emakume poeten bizitzak eta ahotsak plazaratuko dira. Antzinako eresietako bertsolarietatik hasi, Bizenta Mogel bisitatu, Emakume Abertzale Batzako anderei kasu egin, eta gaur egungo poetenganaino egingo dute bidea Eider Perezek eta Leire Etxezarretak.

Ikuskizunaren edukiak literatura eta generoko hainbat ikerlan jasotzen ditu. Eta ikerlan horietan oinarrituta, euskal emakume poeten historiaren proposamen bat aurkeztuko da irudiaren, antzerkiaren, bertso kantuaren eta errezitaldiaren bitartez. Zuzeneko musikak lagunduta oharkabean igaro diren ahotsak ezagutu eta gozatzeko aukera izango da. 

« Ohituak gaude etxeko ateak ireki eta oinez sartzen. Zabal ditzagun behingoz leihoak! Zabaldu zirrikitu eta prespektiba berriak ikusteko, eta ieup! egin salto, lorontziak zeharkatu eta sar gaitezen leihoetatik etxe barrura. Bertan dauzkagu andre eta jabeak zain »

Poetak maiatzean jaialdiaren 2019ko programa: hemen.