Alidé Sans HIGA!

uztaila
16
Astelehena
21:00
2018
HIGA! Hizkuntza gutxituen hiztun gazteen 2. topaketa uztailaren 16tik 19ra bitartean izango da. Euskal Herriko Unibertsitatearen Udako ikastaroen barruan eskainiko da, eta alor akademikoaz gain alde ludikoagoa ere izango du; hirian zehar gauzatuko diren hainbat ekintza hartuko ditu: hitzaldiak, kontzertuak…
 
Uztailaren 16an Alidé Sans  Oihanederreko klaustroan izango da. 1993an Aran ibarrean jaiotako musikari indartsua da. Araneraz kantatzen ditu reggae, rumba eta soul abestiak eta bi disko ditu argitaratuak. Paulin Cortial-ekin batera osatzen du bikotea.
 
HIGA! Vitoria-Gasteizko Udalaren Gazteria eta Euskara Zerbitzuen, EHUren eta Arabako Foru Aldundiaren elkarlanaren emaitza da. Beñat Garaiok koordinatuta Oihaneder Euskararen Etxea, Garabide, Soziolinguistika Klusterra, UNESCO Etxea, MHOUK, Kontseilua eta SOAS Unibertsitatearen  laguntza ere badu.