Alardearen seme-alabak Eneko Olasagasti, Oihana Etxebarrieta & Joseba Garmendia

martxoa
13
asteazkena
19:00
2019
Ortuño aretoa

Alardearen seme-alabak lanak Irun eta Hondarribiko Alardeetan emakumeen parte hartzeak eragindako eztabaida aztertzen du. Dokumentalari buruz zein Alardearen inguruan hitz egiteko, dokumentalaren zuzendaria eta produktorea –Eneko Olasagasti eta Joseba Garmendia– eta Hondarribiko Jaizkibel konpainiako kapitaina –Oihana Etxebarrieta– gonbidatu ditugu.

Ikus-entzunezkoa hiru zatitan dago banatuta:

  • Lehen zatian, Alardearen historia, egitura eta ezaugarriak azaltzen dira
  • Bigarrenean, gatazkaren hasiera eta honek 90eko hamarkadan izan zuen garapena kontatzen da
  • Hirugarrenean, gaur egungo egoera kontatu eta festaren orainaz eta etorkizunaz gogoeta egiten da

Fitxa teknikoa:

  • Jatorrizko ideia: Jone Karres
  • Gidoia: Eneko Olasagasti
  • Zuzendariak: Jone Korres eta Eneko Olasagasti
  • Produkzioa: Joseba Garmendia eta Koro Argote
  • Muntaia: Asier Pujol