Aireak Zugarramurditik: Agurtzane Anduetza

maiatza
24
osteguna
19:00
2018
Vitoria-Gasteiz|Vitoria-Gasteiz

Maiatzean, poesiak paperari, liburuei eta pantailari ihes egingo die, eta kometa baten antzera, Araba eta Gasteiz hegan zeharkatuko ditu Oihanederren lur hartu arte: Poetak Maiatzean 2018.

Hirugarren saio honetan Agurtzane Anduetza poetaren lan berria ezagutuko dugu:

Non ezkutatzen da poesia pintura batean?

Non irudi batzuetan?

Eta kantu batean?

Zer txokotan gordetzen da poesia gure baitan?

Bide honetan sartuko gara elkarrekin.