Aire Ahizpak "Bidexka" diskoaren aurkezpena

azaroa
30
larunbata
20:30
2019
Klaustroa

Aurreko urteetan bezala, Aitzina FOLK  musika jaialdiak bere VII. edizioan geltokia izango du Oihaneder Euskararen Etxean. Aurten Iparraldeko Aire Ahizpak hirukotea hurbilduko da Gasteizko muinora.

Aire Ahizpak taldea, Urepeleko hiru ahizpek osatua da. Miren, Amaia eta Paxkalin, Xalbador bertsolariaren bilobak dira eta etxekoengandik, familia giroan ikasitako bertsoak, kantu herrikoiak, Ez Dok Hamairu taldeko kantuak ematen dituzte. Duela urte bat, “Bidexka” diskoa plazaratu dute Erroa argitaletxearekin. Horretan, Sébastien Desgrans musikariaren laguntzarekin, Mixel Labegerie, Eñaut Etxamendi, Mikel Laboa, Lourdes Iriondo, Xabier Lete eta Xalbadorren hitzak eta kantuak aurkezten dituzte, naturaltasunez, interpretazioan hitzei emanez lehentasuna eta hiru botzetan harmonizatuz.

*Kontzertua ikusteko GONBIDAPENA behar da.

Gonbidapenak AGORTU dira.