[GONBIDAPENAK AGORTUTA] Ainhoa Larrañaga EskuMinak

martxoa
25
osteguna
19:30
2021
Ortuño

Ainhoa Larrañagak “EskuMinak” diskoa aurkeztuko du Eskilarapeko Soinuak zikloaren baitan, urtarrilean COVID-19a dela-eta, ezin egin izan zen kontzertua martxoan emango da.

Kontzertua modu intimoan eta xumean eskainiko du, eta Iker Lauroba eta Garazi Esnaola izango ditu alboan.

Ainhoa Larrañaga 18 urteko hernaniarra aktore lanetan ezaguna egin zen Go!azen telesailean eta izen bereko antzerki lanetan aritu ondoren. Bago!az programan ere couch gisa parte hartu zuen bi urteetan zehar.

Aktore ibilbidea, musikarekin uztartu izan du beti eta kaleratu berri duen disko honekin bakarkako ibilbide berria hasi du musikan.

Hainbat kolaborazio egin ditu: besteak beste, Joxan Goikoetxearen “Lurra, ur haize” diskoan, edota Iker Laurobaren “Ontzi zahar batean” kantuan ere.

GONBIDAPENAK:

Gonbidapenak agortu egin dira.

OHARRAK:

  • Egoerak eta Lehendakariaren urriaren 26ko  36/2020 dekretuak eskatzen dituen segurtasun baldintzak (higienea, segurtasun distantziak, edukieraren kontrola…) bermatzeko neurriak hartuta gauzatuko da jarduera hau, eta tokian tokiko argibideak momentuan jakinaraziko dira jarduerak modu egoki eta seguruan burutu daitezen.
  • Jarduera hau doakoa da, baina edukiera mugatua izango denez, GONBIDAPENAK AURREZ ESKURATU beharko dira Oihanederren webgunean; horretarako EMANALDIA BAINO ASTEBETE lehenago irekiko da aukera, eta hasi baino ordubete lehenago itxiko.
  • Jarduerara 10 minutu lehenago etortzea gomendatzen da.
  • Jarduera hasi eta 5 minutura gonbidapenek duten balioa galduko dute.