Aiama eta Aneguria Ene Bada!

iraila
26
osteguna
19:30
2019
Falerina Taberna

Ene Bada! leloa daroan #Bira2019 honetan, bakarlari bezala musikagintzan pairatzen dituzten egoera ezatseginen aurrean eta sentitzen duten hauskortasun profesionalari ekiteko ahizpatasunean lotu dira Aiama eta Aneguria. Ez da edonolakoa artistok partekatzen dutena bizipoz kutsakorra, musikaren bitartez transmititu, dantzatu eta egunez zein gauez jotzeko gaitasuna. Familiarekin marianitotan dabiltzanontzat zein gautxorientzat kontzertuak ematen dituzte. Berariaz diseinatutako show eleanitzak. Zuzeneko bakoitzean aurrekoetatik ikasiz eta beti aldatuz.  

Asko dago hemen kontatzeko, artisten berbetan ”Musikagintzako enpresek eskaintzen ez diguten zainketa eta samurtasuna guk gure buruari elkarlanaren bitartez bermatzeko sortu dugun formula duzue Ene bada! “

EGUNEZ ZEIN GAUEZ BIZIPOZ KUTSAKORRA ZUZENEAN!

Ene bada! AIAMA eta ANEGURIA bizi poza eta musika grina egunez zein gauez familia, marianito edota gautxori guneak girotzeko.

Oraingo honetan Eskilarapeko Soinuak zikloaren udazkeneko lehen saioa eskaintzera etorriko dira Oihanederrera.