Aginako zero bat

azaroa
30
asteazkena
19:30
2016

Aginako zero batJoxe Azurmendik 1968an argitaratu zuen Manifestu Atzeratua. Testua ezin da, garai hartan eta orain, berdin irakurri. Tartean ez dago denbora bakarrik: gu ere bagaude. Zer esan nahi zuen, adibidez, “nik ez dut bakerik nahi, zeren bakea ez da libertatea” esaldiak garai hartan? Eta zer esan nahi du orain?

Aginako zero bat izenpean oraingo irakurketa bat dakarte lau lagunek; Marco Bianchiren irudiz, Jon Aranbururen soinuz eta Manex Agirre eta Gaizka Amondarainen ahotsez.

Ikuskizuna ur-biltegian izango da.

Aginako zero bat Gasteizko Udalaren Euskara Zerbitzuak, Arabako Foru Aldundiaren Euskararen Foru Zerbitzuaren laguntzarekin 2015ean abian jarritako eta urtero eskaintzen duen Gazte Sortzaileak Bekaren testuinguruan sortu da.