Afrika Sua diskoaren aurkezpena

urtarrila
30
osteguna
19:30
2020
Falerina Taberna

OHARRA: Jarduera hau bertan behera geratu da greba dela-eta. Data berria lotzen dugunean, jakinaraziko dizuegu.

Afrika Bibang artistak bere hurrengo diska izango denaren aurreapen kanta eta bideoklipa aurkezten dizkigu. Bere hitzetan: “Antzinako Soul kantetan guztiz eraginduta dagoen kanta bat da. Otis Reding edo Sam Cooke antzerako erritmuak entzun eta dantzatzeko aukera ematen digu honek. Inolako pretensiorik barik idatzitako kanta bat da. Gure bizitzatan beti dago persona bat bizirik sentiarazten zaituena. Kanta honetan poztasun hori isladatu nahi da, soinu fresko eta alaien bidez”.

Eskilarapeko Soinuak zikloaren urteko lehen kontzertua izango da berea.