Gimme Danger Kortxeak & Krispetak

ekaina
28
osteguna
22:00
2018
Vitoria - Gasteiz

Kortxeak & Krispetak musika eta zinema zikloaren bigarren saioan Gimme Danger dokumentala proiektatuko da. Saioa 22:00etan hasiko da Falerina Lorategian.  Filma jatorrizko bertsioan eta euskarazko azpitituluekin proiektatuko da. Sarrera librea da lekuak bete arte.

  • Zuzendaria: Jim Jarmusch
  • Urtea: 2016
  • Herrialdea: AEB
  • Jatorrizko bertsioa: ingelesa
  • Iraupena: 108′
  • Sinopsia: Ann Arbor-en (Michigan) sortu zen The Stooges taldearen rock’n’roll indartsu eta oldarkorra; 60. hamarkadako paisaia musikalean bonba bat izan zen. Rock, blues, R&B eta free jazz estiloen nahasketarekin,  The Stooges-ek, Iggy Pop musikariak bere debuta egin zuen taldea, beranduago rock alternatiboa bezala ezagutuko zenaren oinarriak ezarri zituen.

Gimme Danger, Jim Jarmusch-en film berriak, garai guztietako rock talde garrantzitsuenetako honen epopeia kontatzen du. Euren abentura eta zorigaitzen bitartez, dokumentalak, rock-aren Panteoira iritsi arteko The Stooges taldea musikalki, kulturalki, politikoki eta historikoki garatu zeneko testuingurua aurkezten du, haien inspirazio iturri nahiz aurreneko desafio komertzialen zergatiak gogoratuz.