Saio linbikoa, Rafa Ruedaren ikuskizuna Goiuri jauregian

Rafa Ruedak gizakion funtsezko emozioei dei egiten die ikuskizun honetan: dela alaitasuna, dela beldurra, dela sorpresa, dela tristezia… Horretarako, idazleak, liburuak eta diskoak ekarriko dizkigu gogora, bere ibilbide pertsonal eta profesionalean inspirazio iturri izan dituenak, entzuleak kulturara eta literaturara hurbiltzeko asmoarekin.

Noiz: Apirilak 18, 19:00 etan.

Hizkuntza: euskeraz.

Adina: Gazte eta helduentzat.

Lekua: Goiuri jauregian.

Sarrera librea, lekuak bete arte.

https://www.vitoria-gasteiz.org/we001/was/we001Action.do?idioma=eu&nuevaPag=&uid=u_14247832_15b606fc57c__7fc5&aplicacion=wb021&id=&tabla=contenido

Gazte sortzaileen lanak prest eta hurrengo deialdia abian

Ane Gebarak, Iñaki Landak, Gindi Auzmendik, Mikel Buruagak, Egoitz Díazek, Lurburu kolektiboak, Irantzu Lekuek eta Olatz Alonsok irabazi zuten Gazte Sortzaileak Bekaren 2017ko deialdia. Apirilaren 13an hasita eta irailera bitartean sortutako lanak aurkeztuko dituzte Oihanederren. Era berean bekaren 2018ko deialdia martxan da; izena emateko epea uztailaren 2an itxiko da.

Gazte Sortzaileak bekaren laugarren ediziora aurkeztutako proposamenetatik bost saritu ziren. Datozen asteetan lan irabazleetaz gozatzeko aukera izango dugu.

Ane Gebararen ipuin-kontalariaren proposamena izango da taularatzen lehena apirilaren 13an.  ‘Harriek kontatu didatena’ izenpean Arabako istorietan oinarritutako narrazio ikuskizuna eskainiko du Gebarak.  Sorkuntza prozesuan Itziar Rekalderen aholkularitza izan du bidelagun. Ikuskizunaz gozatzeko gonbidapena behar da eta dagoeneko agortu dira.

Apirilaren 17an Gindi Auzmendi, Iñaki Landa eta Mikel Buruagaren “Orainaldian:laissez faire’ ikus-entzunezko proiektu esperimentalaren txanda izango da. Gonbidapenak eskura daude Oihaneder Euskararen Etxean.

Maiatzean Egoitz Díazek sortutako ‘Atabala eta Euria’ laburmetraia ikusteko parada izango dugu. Honekin batera “Hemen eta han” dokumentalaren proiekzioa ere eskainiko da eta azken honen zuzendariarekin, Peru Magdalenarekin, solasaldia egingo da.

Ekainean Lurburu kolektiboak ‘Barrunbeko lurretan’ performancea egingo du. Irailean  Irantzu Lekue eta Olatz Alonsoren ‘Eraldaketa SortzaileOn afera’ proiektuaren azken atala egongo da ikusgai, erakusketa formatuan. Azken proiketu hau garatzeko Lekuek eta Alonsok Maider Oleagaren laguntza izan dute.

2018ko deialdia:

Gazte sortzaileak beka Gasteizko Udalaren Euskara eta Gazteria zerbitzuen, Arabako Foru Aldundiaren eta Oihaneder Euskararen Etxearen arteko lankidetzaren emaitza da.

16 eta 35 urte bitarteko gazteei zuzenduta dago eta gazteen artean euskarazko kultur sorkuntza sustatzea bilatzen du. Horretarako 4.000 €rainoko diru-laguntza lortzeko aukera eskaintzen du. Gainera gazte irabazleek profesionalen laguntza izango dute euren ekimenak garatzeko.

 2018ko deialdia zabalik dago jadanik; izena emateko epea uztaileraren 2ra arte egongo da irekita.

Parte hartzeko gazteek gazteria@vitoria-gasteiz.org posta elektronikora idatziz aurkez dezakete ideia —ez da beharrezkoa oso proiektu garatua izatea—. Udalaren Erregistro Nagusian zein Gizarte Etxe batean ere aurkeztu dezakete. Saritutako egitasmoen egileen 6-7 hilabete izango dituzte euren egitasmoa borobiltzeko eta ostean jendaurrean aurkezteko.

“Gazte sortegiak” aurrera doa, eta oraindik batu zaitezke!

Gazte Sortegiak” sormen egonaldirako talde borobila sortu dugu!  Eta are borobilagoa izateko izena emateko epea astebete luzatu dugu. Beraz 14-18 urte bitarteko gazteak ADI!  Martxoaren 20ra arte izena emateko aukera berria duzue!

Egonaldia apirilaren 3tik 7ra izango da Kanpezuko Ibernalo Landetxean. Ekimenak lagun artean sormena bizitzea, gazte sortzaileen sarea elikatzea eta euskararen erabileran eta gaitasunean eragitea bilatzen du. Horretarako lau sormen laborategi egingo dira.

Lehen egunean, apirilak 3, Oihane Perea Arabako Bertsolari Txapelketako txapeldunak Bertsoa jolas izeneko sortegia gidatuko du. Bertan jolasen bitartez errima eta inprobisazioa landu eta bertso-sortak egingo dira.

Jon Basaguren musikari eta esatariak musika lantegia zuzenduko du Musikaz egin izenpean, apirilaren 4an. Lantegi honetan bakoitzaren gustu musikaletatik abiatuta Euskal Herriko musikaren historiaren birpasa txikia egingo da. Horrekin batera aurreko eguneko bertso-sortekin taldeka rap-reggaeton bat grabatzea proposatuko da eta guztien artean kanta bat sortzen saiatuko dira. Gazteek jotzen dituzten instrumentuak oso ongietorriak izango dira lantegi honetan, eta oro har egonaldi osoan.

Unai Lopez de Armentia antzerkilaria eta Baratza aretoko arduradunak Antzerki–aterki izeneko laborategia egingo du apirilaren 5ean. Aurreko egunetan landutako bertsoak eta abestiak gorputz adierazpenera eramatea proposatuko die gazteei. Horrekin batera talde entzumena lantzeko teknikak egingo dira, baita inprobisazio ariketak eta antzerki-muntaia txiki bat ere.

Maider Oleaga zuzendari eta gidoilariak ikus-entzunezkoak izango ditu langai Zer daki begiak soinuez? galderaren testuinguruan, apirilaren 6an. Zinemaren marko teorikotik abiatuta aurreko egunetako bizipenak irudien eta soinuen bitartez adierazteko saiakera egingo dute, zinemaren aukera eta mugetan arreta jarriz.

Sormen laborategi bakoitza 10:00-13:30 eta 15:30-18:30 artean landuko da. Ostean dinamika eta gaubela desberdinak egingo dira sormen bizipena osotzeko.

Egonaldiak 100 €ko prezioa du (4 gau eta otordu guztiak barne) eta izena emateko epea martxoaren 20an itxiko da. Interesdunek formulario hau bete beharko dute edo sortegiak@oihaneder.eus emailaren bitartez izena eman, izen-abizenak, jaiotze data, ikastetxea eta kontakturako telefonoa eta emaila zehaztuz.

 “Gazte Sortegiak” egitasmoa Oihaneder Euskararen Etxea, GEU elkartea, Arabako Bertsozale Elkartea, Mintzola Ahozko Lantegia, Topagunea eta Arabagara elkarteen lankidetzaren emaitza da.

Egonaldiaren ostean, 2018-2019 ikasturtean, sormen eskola abiatuko da Oihaneder Euskararen Etxean. Eskolaz kanpoko ekintza bezala planteatuta, astean behineko saioetan antolatuko da.

IDAZLEEKIN SOLASEAN: Eider Rodríguez Ipuingilearen idazketa prozesua

Karmele Jaiok, literatur sormenaren eta irakurketak sortzen duen plazeraren inguruko solalsadia aurkeztu eta dinamizatuko du.

Datorren astean, martxoaren 21ean, aukera paregabea izango dugu, Hegoaldeko liburutegian, ipuingilerik onenen artean dagoen idazle bat ezagutzeko, Hain zuzen ere, Eider Rodríguez.

Sarrera librea

19:00 etan

HIGA! hizkuntza gutxituen hiztun gazteen 2. topaketa

70 hizkuntza ekintzaile harremanetan jarri nahi ditu HIGA! hizkuntza gutxituen hiztun gazteen 2. topaketak, uztailaren 16tik 19ra.

HIGA! Vitoria-Gasteizko Udalaren Gazteria eta Euskara Zerbitzuen, EHUren eta Arabako Foru Aldundiaren elkarlanaren emaitza da. Beñat Garaiok koordinatuta Oihaneder Euskararen Etxea, Garabide, Soziolinguistika Klusterra, UNESCO Etxea, MHOUK, Kontseilua eta SOAS Unibertsitatearen  laguntza ere badu.

Uztailaren 16tik 19ra gauzatuko da Gasteizen. Euskal Herriko Unibertsitatearen Udako ikastaroen barruan eskainiko da eta alor akademikoaz gain alde ludikoagoa ere izango du; hirian zehar gauzatuko diren hainbat ekintza hartuko ditu: hitzaldiak, kontzertuak…

Hizkuntza asko daude munduan, baina denek ez dute bermatuta beraien biziraupena. Hori dela eta, hizkuntza horien biziraupenerako funtsezkoa izango da hizkuntza gutxituetako komunitate ezberdinetako kide gazteen arteko elkartasun eta elkarlana. Etorkizun horretan bidaideak izango diren 70 hizkuntza ekintzaile elkarrekin harremanetan jarri nahi ditu HIGA!k, lau egunez.

Parte hartzeko izena eman behar da. Plaza mugatuak dira eta lehentasuna izango du ahalik eta hizkuntza komunitate gehien egotea  HIGA!-n, beraz, ahalik eta azkarren eman izena. Apirilaren 7an amaituko da izena-emateko epea.

Topaketan erabiliko diren hizkuntza nagusiak euskara eta ingelera izango dira eta hizkuntza hauetarako aldibereko itzulpen zerbitzua egongo da.

AHOZKO KONTALARITZA: HITZ HUTSAREN SORMENA Ikastaroa

Ahozko kontalaritza xede ludiko eta estetikoak dituen jarduera artistikotzat hartuko dugu. Hitz hutsa langai dutela, kontalariek tradizioa eraberritu dute, ahozko hizkuntzaren komunikazio balioak lagun dituztela.

EHUko Letren Fakultateko irakaslea, Leire Diaz de Guereñu Lasagak, kontalarien mundura hurbilduko gaitu, datorren apirilaren 9tik maiatzaren 28ra emango duen ikastaroan Landatxo gizarte etxean. 

Hizkuntzaren eta ahozko komunikazioaren erabileraz hausnatzeko bidea ere emango digu ikastaro honek.

+info: https://sedeelectronica.vitoria-gasteiz.org/m01-10s/actividadAction.do?accion=verActividades&activ=KONT&cen=12&nuevaPag=0&anio=2017

Irakurri, gozatu eta oparitu

Aurten ere Gasteizko Udalaren Liburutegi Sareak Topagunerekin batera ekartzen digu kanpaina hau martxoaren 12tik maiatzaren 31ra arte.

Hartu euskarazko liburu bat liburutegian, bete irakurle fitxa eta jasoko duzu zure erosketa-txekea hiriko zenbait liburu dendatan erosteko %35 merkeago. Oparitu liburua senide, lagun, lankideren bati…edo zeure buruari, merezi duzu eta.

Liburutegi Sareak ere opariak ditu zuretzat. Hilero 30 euroko 13 txeke-opari zozketatuko dira parte hartu dutenen artean (helduak eta umeak).

Euskarazko literaturak lilura zaitzala!

Sormena bizitzeko trenera igotzeko azken deia

Apirilaren 3tik 7ra Kanpezun egingo den Gazte Sortegiak” sormen egonaldian izena emateko epea martxoaren 11n amaituko da. Animatzen diren 14-18 urte bitarteko gazteek Oihane Perea, Jon Basaguren, Unai Lopez de Armentia eta Maider Oleagarekin bertsolaritza, musika, antzerkia eta ikus-entzunezkoen laborategiak egingo dituzte, hurrenez hurren. Egonaldiak 100 €ko prezioa du.

“Gazte Sortegiak” egonaldiko lan-taldea

“Gazte sortegiak” ekimenak lagun artean sormena bizitzea, gazte sortzaileen sarea elikatzea eta euskararen erabileran eta gaitasunean eragitea bilatzen du. Horretarako 4 sormen laborategi proposatzen ditu.

  • Lau sormen laborategi:Lehen egunean, apirilak 3, Oihane Perea Arabako Bertsolari Txapelketako txapeldunak Bertsoa jolas izeneko sortegia gidatuko du. Bertan jolasen bitartez errima eta inprobisazioa landu eta bertso-sortak egingo dira.

Jon Basaguren musikari eta esatariak musika lantegia zuzenduko du Musikaz egin izenpean, apirilaren 4an. Lantegi honetan bakoitzaren gustu musikaletatik abiatuta Euskal Herriko musikaren historiaren birpasa txikia egingo da. Horrekin batera aurreko eguneko bertso-sortekin taldeka rap-reggaeton bat grabatzea proposatuko da eta guztien artean kanta bat sortzen saiatuko dira. Gazteek jotzen dituzten instrumentuak oso ongietorriak izango dira lantegi honetan, eta oro har egonaldi osoan.

Unai Lopez de Armentia antzerkilaria eta Baratza aretoko arduradunak Antzerki–aterki izeneko laborategia egingo du apirilaren 5ean. Aurreko egunetan landutako bertsoak eta abestiak gorputz adierazpenera eramatea proposatuko die gazteei. Horrekin batera talde entzumena lantzeko teknikak egingo dira, baita inprobisazio ariketak eta antzerki-muntaia txiki bat ere.

Maider Oleaga zuzendari eta gidoilariak ikus-entzunezkoak izango ditu langai Zer daki begiak soinuez? galderaren testuinguruan, apirilaren 6an. Zinemaren marko teorikotik abiatuta aurreko egunetako bizipenak irudien eta soinuen bitartez adierazteko saiakera egingo dute, zinemaren aukera eta mugetan arreta jarriz.

Sormen laborategi bakoitza 10:00-13:30 eta 15:30-18:30 artean landuko da. Ostean dinamika eta gaubela desberdinak egingo dira sormen bizipena osotzeko.

Egonaldiak 100 €ko prezioa du (4 gau eta otordu guztiak barne) eta izena emateko epea martxoaren 11n itxiko da. Interesdunek formulario hau bete beharko dute edo sortegiak@oihaneder.eus emailaren bitartez izena eman, izen-abizenak, jaiotze data, ikastetxea eta kontakturako telefonoa eta emaila zehaztuz. Izen-emate hurrenkera errespetatuko da.

  • Gazte sortegiak sormen laborategia :

 “Gazte Sortegiak” egitasmoa Oihaneder Euskararen Etxea, GEU elkartea, Arabako Bertsozale Elkartea, Mintzola Ahozko Lantegia, Topagunea eta Arabagara elkarteen lankidetzaren emaitza da.

Egonaldiaren ostean, 2018-2019 ikasturtean, sormen eskola abiatuko da Oihaneder Euskararen Etxean. Eskolaz kanpoko ekintza bezala planteatuta, astean behineko saioetan antolatuko da.

  • “Gazte Sortegiak” ekimeneko lan-taldea, prestakuntza lanetan:
 
 

Koldo Zuazoren solasaldia Arabako euskalkiaz

Arabako euskararen gainean gaur egun dakiguna azalduko du Koldo Zuazo hizkuntzalariak Hegoalde gizarte etxeko liburutegian. Azken ikerketen arabera, badirudi gaur egun Bizkaian eta Deba ibarrean egiten den euskalkiaren lehen sorlekua Araban izan zela, Gasteiz aldean.

  • Lekua: HEGOALDE gizarte etxea.
  • Eguna: Otsailaren 12an.
  • Ordua: 19:00etan.
  • Sarrera librea.

 

Begi Belarri 2018, ikusi eta entzuteko proposamen berriak

Urte berriarekin batera abian da berriro ere Begi Belarri ikus-entzunezkoen zikloa 2018an. Oihaneder Euskararen Etxeak eta GEU elkarteak elkarlanean antolatuta, urtarriletik maiatzera bitarteko egitaraua izango da. Lau film-dokumental eta film laburren emanaldia eskainiko dira tarte horretan. Salbuespenak-salbuespen, emanaldiak hilaren azken asteazkenetan izango dira arratsaldeko 19.00etan. Beti bezala emanaldi guztiek bi atal izango dituzte: alde batetik, film-dokumentala proiektatuko da eta bestetik, filmaren zuzendariarekin, istorioaren protagonistarekin edota jorratzen den gaiarekin loturiko hizlariekin solasaldia egingo da. Saio guztiak Oihaneder Euskararen Etxean izango dira.

EGITARAUA:

  • Urtarrilak 31, asteazkena, 19:00: IRRINTZIAREN OIHARTZUNA

Mirentxu Loyartek (Iruñea, 1938) sorkuntza-lanetan emandako erbestealdia kontatzen du Irrintziaren oihartzunakfilmak. Loyarte Europako zinemagintzaren aitzindari ausart horietako bat da, haren izena ezagun egin ez bada ere.

  • Otsailak 28, asteazkena, 19:00: AMA NORA GOAZ

Solasaldia: Iban Gonzalez (zuzendaria)

1937an, agintari frankistek Gipuzkoako 14 herritik kanporatu, eta euren haurrak besoetan harturik, nora joan ez zekitela alde egin behar izan zuten emakumeen bizipenak azaltzen dizkigu dokumental honek. Filmak paralelotasun bat egiten du egungo siriar errefuxiatuen krisia eta Guda Zibilean gudarien emazteek bizi izandako dramaren artean..[+ INFO]

Topaguneak antolatutako film laburren zirkuitua. Euskaraz egindako 8 film labur estreinatuko dira euskal zinegile gazteek eginak. Genero desberdinetako film hauen gidoi zein filmaketa kalitate handiak begi bistan utziko digu etorkizuneko zinemagintzak euskal herrian duen oinarri sendoa [+ INFO]

  • Apirilak 25, asteazkena, 19:00: PAPEREZKO AHOTSAK.

Solasaldia: Estibaliz Urresola Solaguren (zuzendaria)

“Gerra galdu dugu baina orain, artearen bitartez borrokan jarraitzeko unea da”. Horrela zuzendu zitzaion Aguirre Lehendakaria Gabriel Olaizola musikariari Eresoinka sortzeko enkargua egin zionean. Erbesteratutako euskal artistaz osatutako diziplina anitzeko talde handia baten sorreraren ernamuina izan zen hura… [+ INFO]

  • Maiatzak 23, asteazkena, 18:30: ELKARREKIN / TOGETHER.

Solasaldia: Xabier Agote (Albaola elkartea)

1602. urtean espedizio ingeles bat gaur egun Amerikako Estatu Batuak diren kostaldera iritsi zen Bartholomew Gosnold-en gidaritzapean. Maineko kostaldera iristen zen lehen esploratzaile ingelesa izan zen Gosnold. Bere kronikariek bertako indigenekin izan zuten lehen topaketa deskribatu zuten: Euskal txalupa batean zihoazen, arropa europarrez jantzita, eta inguru haietan Donibane Lohitzuneko arrantzale batzuk ere ibili zirela aipatu zuten natiboek… [+ INFO]

Ilunabarrean dantzan hirugarrenez martxan!

Ilunabarrean dantzan zikloa hirugarren urtez bueltatuko da Oihaneder Euskararen Etxera. Oraingoan hiriko hainbat dantza talde eta eskolekin elkarlanean antolatu da: Jare, Adurtza eta Algara Dantza Taldeak, Indarra Kultur Elkartea eta Udalaren Folklore Akademia. Dantzaldiak igandeetan izango dira, 19:00etan.  Juan Mari Beltranen hitzaldi batek borobilduko du aurtengo eskaintza.

Ilunabarrean dantzan zikloaren 3. edizioak bost dantza-saio eta hitzaldi bat eskainiko dizkigu urtarriletik apirilera bitartean. Aurten dantza–saioak ostiraletan beharrean igandeetan izango dira, hilero bat iluntzeko 19:00etan; martxoan bi. Bertan dantza talde bakoitzak bere proposamena eskainiko du, saio bakoitzari ukitu propioa emanez. Dantzen urratsak irakasteaz gain, bakoitzaren jatorriari, testuinguruari, jantziei… erreparatuko zaio eta hainbat kanten hitzak ikasteko parada ere egongo da.

Parte hartzeko GONBIDAPENA behar da. Eskuragai egongo dira Oihanederren.

Lehen saioa urtarrilaren 14an izan zen Jare Dantza Taldearekin. Jareri Juan Mari Beltranen hitzaldiak hartuko dio lekukoa otsailaren 1ean, osteguna. Bertan Beltranek bere azken liburua aurkeztuko du: Soinu-tresnak Euskal Herri musikan (1985-2010).

Adurtza Dantza Taldeak gidatuko du bigarren dantza-saioa otsailaren 18an. Martxoan bi saio izango dira: Algarak zuzenduko du lehena martxoaren 4an eta Indarra Kultur Elkarteak hilaren azken igandekoa, martxoaren 25ekoa, hain zuzen ere.

Gasteizko Udalaren Folklore Akademiak itxiko du 2018ko Ilunabarrean dantzan apirilaren 15ean.

Giro hurbil eta atseginean euskal folklorean eta dantzan trebatzeko aukera abian!

Gazte sortegiak, sormena bizitzeko laborategia

Pazko-astean bost eguneko sormen egonaldia proposatzera dator “Gazte Sortegiak, sormen laborategia” ekimena. 14-18 urte bitarteko gazteei zuzenduta, Arabako lau sortzaileren eskutik bertsolaritza, antzerkia, musika eta ikus-entzunezkoen sortegiak egingo dira, Kanpezuko Ibernalo Aterpetxean. Izena emateko epea martxoaren 11ra arte egongo da zabalik.

Gazte Sortegiak, sormen laborategia” egitasmoa Oihaneder Euskararen Etxea, GEU elkartea, Arabako Bertsozale Elkartea, Mintzola Ahozko Lantegia, Topagunea eta Arabagara elkarteen lankidetzaren emaitza da.

Lagun artean sormena bizitzea, gazte sortzaileen sarea elikatzea eta euskararen erabileran eta gaitasunean eragitea bilatzen du. Horretarako Pazko-astean, apirilaren 3tik 7ra, 5 eguneko sormen egonaldia egingo da Kanpezuko Ibernalo landetxean. Egonaldiko egun bakoitzean sortegi bat landuko da, lau guztira:  bertsolaritza, musika, antzerkia eta ikus-entzunezkoak.

Oihane Perea Arabako Bertsolari Txapelketako txapeldunak gidatuko du Bertsoa jolas izeneko sortegia. Bertan ahozko kultur sorkuntzen adierazpide ezberdinen lanketa egingo du. Jon Basaguren musikari eta esatariak letradun musika landuko du Musikaz egin izenpean. Unai Lopez de Armentia antzerkilaria eta Baratza aretoko arduradunak berriz antzerki teknikak landuko ditu Antzerki–aterki izeneko laborategian. Maider Oleaga zuzendari eta gidoilariak ikus-entzunezkoak izango ditu langai Zer daki begiak soinuez? galderaren testuinguruan.

Izena emateko:

14-18 urte bitarteko 20 gaztek hartu ahalko dute parte egonaldian 100 € ordainduta (4 gau eta otorduak barne). Interesdunek martxoaren 11 baino lehen eman beharko dute izena honako inprimakia betez edo  sortegiak@oihaneder.eus emailaren bitartez, euren izen-abizenak, jaiotze data, ikastetxea eta kontakturako telefonoa eta emaila zehaztuz. Izen-emate hurrenkera errespetatuko da.

Sormen eskola:

Egonaldiaren ostean, 2018-2019 ikasturtean, sormen eskola abiatuko da Oihaneder Euskararen Etxean. Eskolaz kanpoko ekintza bezala planteatuta, astean behineko saioetan antolatuko da. Sormen eskolaren inguruko informazioa aurrerago zabalduko da.

Saski-Naski otzara, 2018an ere, bete-beteta dator

Euskal Herriko sortzaile ezberdinen ikuskizunen erakusleiho izateko jaio zen “Saski-Naski: sorkuntza artistikoen otzara”, eta dagoeneko sei ekitaldi izan ditugu Oihanederren:

  • Karmele Jaio, “Oraindik hilak ditugu”;
  • Xabier Montoia, “Xabier Montoia vs. No English, please”;
  • Mikel Ayerbe, Elena Odriozola, Maite Gurrutxaga eta Helena Azkarragaurizar, Ilustrazioek hitz egiten dutenean”;
  • Nagore Legarreta, “Hysteron”
  • Harkaitz Cano eta Mursego, “Porto”
  • Mugaldekoak, “Galdemoduen trilogia”

 

 

2018 urte honetan ere, leihoak parez pare zabaldu eta bertatik utzi nahi diegu sartzen euskal sortzaileen haize berri eta ahaire zaharrei.

Hauek dira uda bitartean igande arratsaldetan Oihaneder Euskararen Etxeko klaustrora leihoetatik sartuko zaizkigunak:

  • Urtarrilak 21: E.T.S. taldearen “Ametsetan”. Ikus-entzunezkoa+kontzertu akustikoa+solasaldia
  • Otsailak 25: Piszifaktoria ideien laborategiaren “Takoidun Zapata Gorria” antzezlana.
  • Apirilak 22: Gari & Iñigo Astizen “Gaizki moldatzen dira”
  • Maiatzak 20: Patxi Lurra eta Arteman komunikazioak landutako, “Su(a)minetik bakera”

Egurastu dezagun gure etxea eta sar daitezela sormen proposamenak!

Gasteizko Kafe Antzokia: asmoak gauzatzeko unea da

Urtarril honetan beteko dira 9 urte Gasteizko Udalean euskara ardatz izango zuen azpiegitura kultural bat sortzea aho batez erabaki zela. Alde Zaharrean kokatuko zela agindu zuten, eta geroztik hainbat pauso eman diren arren, Gasteizko euskaldun eta euskaltzaleok oraindik ez dugu Kafe Antzokiko ateak zeharkatzerik izan.

Argazkia: Arabako ALEA

Ezagun da Oihaneder Euskararen Etxea martxan dela Montehermoso jauregian, baina egitasmo osoa oraindik garatzeke dago; euskal kulturaren erakuslehio eta euskaltzaleen topagune izango den kulturgune integrala osatzeke dago, alegia.

2016ko uztailean egungo Udal Gobernuak Gasteizko Kafe Antzokia eta Oihaneder Euskararen Etxea (GKA-OEE) proiektua Eskoriatza-Eskibel jauregiaren etxadian gauzatzea proposatu zuen, eta Lazarraga Kultur Elkarteak (LKE) begi onez ikusi zuen, nahiz eta Auzolana frontoiaren auzia argitu beharreko kontua zen.

Proposamen horrek urtea egin zuenean LKE-k egitasmo honek beharko lukeen izaera juridikoa, kudeaketa eta diru iturriak aztertzeko lan-taldea osatzea proposatu zuen Euskara Elkargunean. Horrela onartu zuten gainontzeko talde euskaltzaleek eta Udalbatzan ordezkaritza duten alderdi politiko guztiek, eta 2017ko urrian ekin zitzaion zeregin horri LKE-k aurkeztutako lan-dokumentu bat oinarri zuela.

Honako hauek izan dira orain arte lan-talde honen helburuak:

  • Obrak hasi aurretik Udalak erabakita izatea proiektu osoaren nondik norakoak, hau da, GKA-OEE egitasmoak beharrezkoa duen izaera juridikoa, kudeaketa eredua eta diru-iturriak zehaztuta izatea.
  • Gasteizko Udalbatza osatzen duten talde guztien ekarpenak jasotzea eta proiektuarekiko engaiamendua lortzea, hau da, orain arte erakutsitako erabateko aldekotasuna mantentzea.

Izan ditugun sei bileretan hiru arlori buruzko proposamen zehatzak egin dira. Izaera juridikoari dagokionez: fundazio bat osatzea; espazioen gaineko azterketaz: zenbat, nolakoak eta zertarako erabili nahi diren hausnartu da; eta diru-iturriak direla-eta: oinarrizko aurrekontu bat aztertu eta diru-iturri ekarpen ezberdinen banaketa proposatu da.

Ondorioak

Udal talde ezberdinak osatzen dituzten ordezkariek iruzkinak egin dituzte dokumentuaren gainean, eta sei bileretan zehar iritzi ezberdinak entzun dira. LKEk lau ondorio nagusi atera ditu bilera horietatik:

  • Udal talde guztiek jarraitzen dute GKA-OEE proiektua babesten
  • GKA-OEE noiz eta nola egingo den hurrengo hilabeteetan zehaztu behar da
  • Egitasmoaren izaera juridikoa eta finantziazioa lotu behar dira obraren kronogramak aurrera egitearekin batera
  • LKEk aurkeztutako lan-dokumentuan proposatutakoak, aldaketak aldaketa, lanean hasteko oinarri nahikoa dira.

Proposamenak

Gauzak horrela, eta adostutako helburuak lortze aldera, LKE-k proposamen zehatz hauek egin dizkie udaleko ordezkari politikoei:

  • Lantaldeari 2018an jarraipena ematea. Horretarako GKA-OEE egitasmoaren jarraipen batzordea litzatekeena osatzea. Hilean behin bilduko litzateke, eta obren kronogramak aurrera egin ahala batzorde horrek horrela betetzen dela ziurtatu beharko luke; horrekin batera izaera juridikoa eta diru-iturriak nolakoak izan behar duten zehaztuko litzateke
  • Fundazio bat osatzeko beharrezkoak diren pausoak zeintzuk diren aztertzea: Fundazio publikoa? Fundazio pribatua? Aukera guztiak baloratzea
  • Fundazioan parte hartu dezaketen erakundeak eta eragile pribatuak identifikatzea eta beraiekin harremanetan jartzea
  • Egitasmoaren bigarren fasea irudikatzen hastea, eta GKAren fasea aurrera joan ahala, Euskararen Etxea Eskoriatza-Eskibel jauregian kokatzeko proposamena zehazten joatea.

Konpromisoak hartzeko unea

Egitasmo garrantzitsu hau sustatzen ari den LKE-k uste du urte hau erabakiorra izan behar dela egitasmoarentzat. 2018a izan behar da Gasteizko hiritarrek nolako Kafe Antzokia izango duten jakin beharreko urtea. Denbora aurrera doa, baita legegintzaldia ere, eta alkateak zein Udal Gobernuak beren hitza betetzeko unea iritsi da.

2017ko uztailean egin zen Euskara Elkargunean Gorka Urtaran alkatea konprometitu zen lantalde honen lana amaitu ondoren proposamen zehatz bat egitera. GKAren lanek behar dituzten indusketak hastearekin batera, mahaigainean egon beharko litzateke proposamen hori, eta 2018ko udako oporren aurretik proiektu sendo eta zehatz bat aurkeztu behar zaio Gasteizko hiritarrei, hau da, Gasteizko Kafe Antzokia eta Oihaneder Euskararen Etxea bere baitan hartuko duen egitasmoaren hezurdura osatua nolakoa izango den erakutsi behar zaie.

Hiru urte daramatza Oihaneder Euskararen Etxeak martxan, eta publikoaren nahiz eragile euskaltzaleen erantzunak egitasmoaren beharra azpimarratu du; Gasteizen euskara ardatz izango duen proiektu kulturala erabat beharrezkoa da bertako euskaldun eta euskaltzaleek beren hizkuntza funtzio guztiak betetzera zabal dezaten, komunitatea trinkotu eta erabilera auspotu dadin.

Euskararen aldia da, eta har dezala arnas!