“Gazte sortegiak” aurrera doa, eta oraindik batu zaitezke!

Gazte Sortegiak” sormen egonaldirako talde borobila sortu dugu!  Eta are borobilagoa izateko izena emateko epea astebete luzatu dugu. Beraz 14-18 urte bitarteko gazteak ADI!  Martxoaren 20ra arte izena emateko aukera berria duzue!

Egonaldia apirilaren 3tik 7ra izango da Kanpezuko Ibernalo Landetxean. Ekimenak lagun artean sormena bizitzea, gazte sortzaileen sarea elikatzea eta euskararen erabileran eta gaitasunean eragitea bilatzen du. Horretarako lau sormen laborategi egingo dira.

Lehen egunean, apirilak 3, Oihane Perea Arabako Bertsolari Txapelketako txapeldunak Bertsoa jolas izeneko sortegia gidatuko du. Bertan jolasen bitartez errima eta inprobisazioa landu eta bertso-sortak egingo dira.

Jon Basaguren musikari eta esatariak musika lantegia zuzenduko du Musikaz egin izenpean, apirilaren 4an. Lantegi honetan bakoitzaren gustu musikaletatik abiatuta Euskal Herriko musikaren historiaren birpasa txikia egingo da. Horrekin batera aurreko eguneko bertso-sortekin taldeka rap-reggaeton bat grabatzea proposatuko da eta guztien artean kanta bat sortzen saiatuko dira. Gazteek jotzen dituzten instrumentuak oso ongietorriak izango dira lantegi honetan, eta oro har egonaldi osoan.

Unai Lopez de Armentia antzerkilaria eta Baratza aretoko arduradunak Antzerki–aterki izeneko laborategia egingo du apirilaren 5ean. Aurreko egunetan landutako bertsoak eta abestiak gorputz adierazpenera eramatea proposatuko die gazteei. Horrekin batera talde entzumena lantzeko teknikak egingo dira, baita inprobisazio ariketak eta antzerki-muntaia txiki bat ere.

Maider Oleaga zuzendari eta gidoilariak ikus-entzunezkoak izango ditu langai Zer daki begiak soinuez? galderaren testuinguruan, apirilaren 6an. Zinemaren marko teorikotik abiatuta aurreko egunetako bizipenak irudien eta soinuen bitartez adierazteko saiakera egingo dute, zinemaren aukera eta mugetan arreta jarriz.

Sormen laborategi bakoitza 10:00-13:30 eta 15:30-18:30 artean landuko da. Ostean dinamika eta gaubela desberdinak egingo dira sormen bizipena osotzeko.

Egonaldiak 100 €ko prezioa du (4 gau eta otordu guztiak barne) eta izena emateko epea martxoaren 20an itxiko da. Interesdunek formulario hau bete beharko dute edo sortegiak@oihaneder.eus emailaren bitartez izena eman, izen-abizenak, jaiotze data, ikastetxea eta kontakturako telefonoa eta emaila zehaztuz.

 “Gazte Sortegiak” egitasmoa Oihaneder Euskararen Etxea, GEU elkartea, Arabako Bertsozale Elkartea, Mintzola Ahozko Lantegia, Topagunea eta Arabagara elkarteen lankidetzaren emaitza da.

Egonaldiaren ostean, 2018-2019 ikasturtean, sormen eskola abiatuko da Oihaneder Euskararen Etxean. Eskolaz kanpoko ekintza bezala planteatuta, astean behineko saioetan antolatuko da.

IDAZLEEKIN SOLASEAN: Eider Rodríguez Ipuingilearen idazketa prozesua

Karmele Jaiok, literatur sormenaren eta irakurketak sortzen duen plazeraren inguruko solalsadia aurkeztu eta dinamizatuko du.

Datorren astean, martxoaren 21ean, aukera paregabea izango dugu, Hegoaldeko liburutegian, ipuingilerik onenen artean dagoen idazle bat ezagutzeko, Hain zuzen ere, Eider Rodríguez.

Sarrera librea

19:00 etan

HIGA! hizkuntza gutxituen hiztun gazteen 2. topaketa

70 hizkuntza ekintzaile harremanetan jarri nahi ditu HIGA! hizkuntza gutxituen hiztun gazteen 2. topaketak, uztailaren 16tik 19ra.

HIGA! Vitoria-Gasteizko Udalaren Gazteria eta Euskara Zerbitzuen, EHUren eta Arabako Foru Aldundiaren elkarlanaren emaitza da. Beñat Garaiok koordinatuta Oihaneder Euskararen Etxea, Garabide, Soziolinguistika Klusterra, UNESCO Etxea, MHOUK, Kontseilua eta SOAS Unibertsitatearen  laguntza ere badu.

Uztailaren 16tik 19ra gauzatuko da Gasteizen. Euskal Herriko Unibertsitatearen Udako ikastaroen barruan eskainiko da eta alor akademikoaz gain alde ludikoagoa ere izango du; hirian zehar gauzatuko diren hainbat ekintza hartuko ditu: hitzaldiak, kontzertuak…

Hizkuntza asko daude munduan, baina denek ez dute bermatuta beraien biziraupena. Hori dela eta, hizkuntza horien biziraupenerako funtsezkoa izango da hizkuntza gutxituetako komunitate ezberdinetako kide gazteen arteko elkartasun eta elkarlana. Etorkizun horretan bidaideak izango diren 70 hizkuntza ekintzaile elkarrekin harremanetan jarri nahi ditu HIGA!k, lau egunez.

Parte hartzeko izena eman behar da. Plaza mugatuak dira eta lehentasuna izango du ahalik eta hizkuntza komunitate gehien egotea  HIGA!-n, beraz, ahalik eta azkarren eman izena. Apirilaren 7an amaituko da izena-emateko epea.

Topaketan erabiliko diren hizkuntza nagusiak euskara eta ingelera izango dira eta hizkuntza hauetarako aldibereko itzulpen zerbitzua egongo da.

AHOZKO KONTALARITZA: HITZ HUTSAREN SORMENA Ikastaroa

Ahozko kontalaritza xede ludiko eta estetikoak dituen jarduera artistikotzat hartuko dugu. Hitz hutsa langai dutela, kontalariek tradizioa eraberritu dute, ahozko hizkuntzaren komunikazio balioak lagun dituztela.

EHUko Letren Fakultateko irakaslea, Leire Diaz de Guereñu Lasagak, kontalarien mundura hurbilduko gaitu, datorren apirilaren 9tik maiatzaren 28ra emango duen ikastaroan Landatxo gizarte etxean. 

Hizkuntzaren eta ahozko komunikazioaren erabileraz hausnatzeko bidea ere emango digu ikastaro honek.

+info: https://sedeelectronica.vitoria-gasteiz.org/m01-10s/actividadAction.do?accion=verActividades&activ=KONT&cen=12&nuevaPag=0&anio=2017

Irakurri, gozatu eta oparitu

Aurten ere Gasteizko Udalaren Liburutegi Sareak Topagunerekin batera ekartzen digu kanpaina hau martxoaren 12tik maiatzaren 31ra arte.

Hartu euskarazko liburu bat liburutegian, bete irakurle fitxa eta jasoko duzu zure erosketa-txekea hiriko zenbait liburu dendatan erosteko %35 merkeago. Oparitu liburua senide, lagun, lankideren bati…edo zeure buruari, merezi duzu eta.

Liburutegi Sareak ere opariak ditu zuretzat. Hilero 30 euroko 13 txeke-opari zozketatuko dira parte hartu dutenen artean (helduak eta umeak).

Euskarazko literaturak lilura zaitzala!

Sormena bizitzeko trenera igotzeko azken deia

Apirilaren 3tik 7ra Kanpezun egingo den Gazte Sortegiak” sormen egonaldian izena emateko epea martxoaren 11n amaituko da. Animatzen diren 14-18 urte bitarteko gazteek Oihane Perea, Jon Basaguren, Unai Lopez de Armentia eta Maider Oleagarekin bertsolaritza, musika, antzerkia eta ikus-entzunezkoen laborategiak egingo dituzte, hurrenez hurren. Egonaldiak 100 €ko prezioa du.

“Gazte Sortegiak” egonaldiko lan-taldea

“Gazte sortegiak” ekimenak lagun artean sormena bizitzea, gazte sortzaileen sarea elikatzea eta euskararen erabileran eta gaitasunean eragitea bilatzen du. Horretarako 4 sormen laborategi proposatzen ditu.

  • Lau sormen laborategi:Lehen egunean, apirilak 3, Oihane Perea Arabako Bertsolari Txapelketako txapeldunak Bertsoa jolas izeneko sortegia gidatuko du. Bertan jolasen bitartez errima eta inprobisazioa landu eta bertso-sortak egingo dira.

Jon Basaguren musikari eta esatariak musika lantegia zuzenduko du Musikaz egin izenpean, apirilaren 4an. Lantegi honetan bakoitzaren gustu musikaletatik abiatuta Euskal Herriko musikaren historiaren birpasa txikia egingo da. Horrekin batera aurreko eguneko bertso-sortekin taldeka rap-reggaeton bat grabatzea proposatuko da eta guztien artean kanta bat sortzen saiatuko dira. Gazteek jotzen dituzten instrumentuak oso ongietorriak izango dira lantegi honetan, eta oro har egonaldi osoan.

Unai Lopez de Armentia antzerkilaria eta Baratza aretoko arduradunak Antzerki–aterki izeneko laborategia egingo du apirilaren 5ean. Aurreko egunetan landutako bertsoak eta abestiak gorputz adierazpenera eramatea proposatuko die gazteei. Horrekin batera talde entzumena lantzeko teknikak egingo dira, baita inprobisazio ariketak eta antzerki-muntaia txiki bat ere.

Maider Oleaga zuzendari eta gidoilariak ikus-entzunezkoak izango ditu langai Zer daki begiak soinuez? galderaren testuinguruan, apirilaren 6an. Zinemaren marko teorikotik abiatuta aurreko egunetako bizipenak irudien eta soinuen bitartez adierazteko saiakera egingo dute, zinemaren aukera eta mugetan arreta jarriz.

Sormen laborategi bakoitza 10:00-13:30 eta 15:30-18:30 artean landuko da. Ostean dinamika eta gaubela desberdinak egingo dira sormen bizipena osotzeko.

Egonaldiak 100 €ko prezioa du (4 gau eta otordu guztiak barne) eta izena emateko epea martxoaren 11n itxiko da. Interesdunek formulario hau bete beharko dute edo sortegiak@oihaneder.eus emailaren bitartez izena eman, izen-abizenak, jaiotze data, ikastetxea eta kontakturako telefonoa eta emaila zehaztuz. Izen-emate hurrenkera errespetatuko da.

  • Gazte sortegiak sormen laborategia :

 “Gazte Sortegiak” egitasmoa Oihaneder Euskararen Etxea, GEU elkartea, Arabako Bertsozale Elkartea, Mintzola Ahozko Lantegia, Topagunea eta Arabagara elkarteen lankidetzaren emaitza da.

Egonaldiaren ostean, 2018-2019 ikasturtean, sormen eskola abiatuko da Oihaneder Euskararen Etxean. Eskolaz kanpoko ekintza bezala planteatuta, astean behineko saioetan antolatuko da.

  • “Gazte Sortegiak” ekimeneko lan-taldea, prestakuntza lanetan: