Irri-Barra gauak 2017; egin dezagun irri barra-barra!

Ez dagoela umorea euskaraz egiterik? Badatoz berriro ere Irri-Barra gauak umore antzerki eta bakarrizketa saioak!

Abuztuak azken eguna eta irailak lehena dutenean izango dira Falerina lorategian iluntzeko 20:00etan. Zehazki abuztuaren 31n Erbeste, edo saihets baten aldarrikapena antzezlana eskainiko du Anodino Teatroa taldeak. Irailaren 1ean Ni ala zu antzerki musikatuaren txanda izango da.

Iazko harrera ona ikusita aurten berriro ekin diogu antzerki umoretsua antolatzeari. Ikuskizunen hautaketa egiterako orduan arlo honetan erreferentea den Donostiako Poltsiko Antzerki jaialdira begiratu dugu eta jaialdi horretan saritatuko bi lan dakarkizuegu barra-barra egin dezagun irri.

Ikuskizunak doakoak izango dira eta sarrera librea lekuak bete arte.

  • Erbeste, edo saihets baten aldarrikapena: abuztuak 31, osteguna

Abuztuko azken egunean Anodino Teatroa antzerki taldeak Erbeste, edo saihets baten aldarrikapena antzezlana eskainiko du. Istorio honetan Aitor Fernandino eta Getari Etxegarai aktoreek  Eva eta Adanen istorioa kontatuko digute baina Evaren ikuspegitik. Izan ere, bidean hainbat gezur, gaizki-ulertze eta egi ustelak aurkituko ditugu eta orduan kontatu diguten Paradisua… Paradisua izaten jarraituko du?
Historiak ez du beti denon alde jokatzen. Eta hau da, hain zuzen ere, Eva-ren susmoa. Beraz, Adanekin hitz egitea erabaki du eta mendez mende barruan gorde behar izan duen hori guztia askatuko du. Noski ez duela ezer Adanen aurka; gizon trakets, zeharo matxista eta gustu txarrekoa izateaz gain, ez dio (ia) ezer txarrik desio.

Komedia gazi-gozo honen bitartez gaur egun emakume eta gizonen artean mantentzen diren ezberdintasunak salatuko dira. Matxismoaren sustraia bilatzen historiaren hasierara joan eta hantxe aurkitu dugu Adanen paradisua eta Evaren infernua.

Ikuskizun honek lehen saria jaso zuen 2017ko Donostiko Poltsiko Antzerki Jaialdian.

  • Ni ala Zu: irailak 1, ostirala

Irailaren lehen egunean Joseba Usabiaga eta Iñaki Santos aktoreek Ni ala Zu antzerki musikatua ekarriko digute.

Ni eta zu musikariak dira: musikaria bata, musikari-eroa bestea. Musikak gaixotutakoak dena daki musikaz, parean duen musikariak baino gehiago. Eta musikari handia dela kontatzen du, eta munduan barrena ibiltzen dela munduko kantari eta musikari ezagunekin…

Kontua da, musikaz musika, abestiz abesti, aurrera goazen neurrian lausotuz joango dela ondo dagoenaren eta gaixo dagoenaren arteko marra. Eta bien bitartean, kantuak eta kantuak, doinuak eta doinuak… The Beatles eta Demis Roussos, Behin batean Loiolan eta Radetzkyren martxa, Mendian gora eta Albanoren Felicitá… Eta koloreak. Eta koloreen garrantzia.

Joseba Usabiaga ero (ala ez?) dagoen protagonistak sinisten du Jon Bonnek abeslari ospetsua dela… Iñaki Santos psikiatra-musikari lanbide duen Iñigo da, eta eroa sendatzen saiatuko da bere teklatuaren laguntzaz.

Antzezlan hau finalista izan zen 2017ko Donostiko Poltsiko Antzerki Jaialdian.

Gasteiztarrak hirugarren urtez, Arraun The World!

Abian da hirugarren urtez Gasteiztarrak Arraun The World udako argazki-hizki lehiaketa. Iaz bezala, Oihaneder Euskararen Etxeak eta Gauekoak-ek elkarlanean antolatu dute, hainbat eragilerekin batera. Proposamena: 2017ko udan munduan zehar eginiko bidaia argazki eta hitzen bitartez kontatzea. Ohiko sariez gain, aurten Publikoaren Gazte saria ere izango da.

Gasteiztarrak Arraun The World udako argazki-hizki lehiaketa 2017ko ekainaren 21etik irailaren 21era bitartean egongo da abian, biak barne.

Iazko emaitza ezin hobea ikusirik, Oihanederren eta Gauekoak-en arteko lankidetza berrestea eta gazteen parte hartzea zabaltzeko aukerak hobetzea adostu da.

Era honetan, parte hartzeko bi modu izango dira:

1.-Argazki-hizki lehiaketa: hogei argazkidun argazki-sorta aurkeztu behar da eta argazki-sortari eta argazki bakoitzari euskarazko izenburua jarri. Horrekin batera, egindako bidaiaren azalpen laburra bidali behar da oihaneder@oihaneder.eus 18 urtetik gorako pertsonei zuzenduta.

2.-Publikoaren gazte saria: bost argazki igo behar dira Instagram-era egindako bidaia deskribatzen duen euskarazko izenburuarekin batera. Horrez gain, #GAW2017 traola erabili eta @gauekoak eta @oihanedereuskararenetxea aipatu beharko dira. 16 eta 30 urte bitarteko gazteei zuzenduta.

Argazki-hizki lehiaketara aurkeztutako lanen artean lau argazki-sorta sarituko dira, 250 € sorta bakoitzeko. Saritutako lanen egileek abenduan Durangoko Euskal Liburu eta Disko azokan asteburu pasa irabaziko dute: 2 pertsonentzako bi gautako egonaldia Durango ondoko Garaiko landetxean (150 €) eta azokan gastatzeko 100 €ko bonoa.

Instagram bidezko Publikoaren Gazte Sariari dagokionez, “atsegin” gehien dituen argazki-sortak irabaziko du eta bere egileak Durangoko azokan gastatzeko 100€ko bonoa izango du saritzat.  Aurten beraz 16-30 urte bitarteko gazteek bi modutara hartu ahalko dute parte: 20 argazki eta bidaiaren azalpen testua e-postaz bidaliz, edo Instagram-era 5 argazki igoz.

Udazkenean argazki-hizki lehiaketan saritutako lau argazki-sortekin erakusketa egingo da Oihaneder Euskararen Etxean. Berrikuntza gisa pantaila digital batean lehiaketara aurkeztutako argazki guztiak ikusi ahal izango dira.

Horrekin batera, lau irabazleek aurkezpen publikoa prestatu beharko dute argazkien bitartez egindako bidaia kontatzeko. Aurkezpenak Gasteizko lau auzo desberdinetan antolatuko dira, euskararen normalizazioaren testuinguruan lan egiten duten GEU, Sarburu eta Zizta elkarteekin elkarlanean.

Lehiaketaren oinarriak: Oinarriak_GasteiztarrakArraunTheWorld_2017

Oihaneder zein Zeledon, euskaraz beti on!

Andra Mari Zuriaren jaiak ate joka ditugula abuztuaren 7rako proposamen bikoitza prestatu du Oihanederrek. Eguerdiko 13:00etan Bidaibizitzen umeentzako ikuskizuna egongo da Falerinan, gure irudimen eta ametsen mundura aske bidaiatzeko gonbidapena. Gauean Kargak & Deskargak kaleko bertso eta musika proposamen ibiltaria abiatuko da GEU txosnatik, 21:00etan. Ondoren Gaztetxera egingo du salto, eta handik Falerina lorategira.

Gasteizko jaietako txikien egunean, abuztuaren 7an, Zirkun Zirko konpainiak Bidaibizitzen umeentzako ikuskizuna eskainiko du 13:00etan Falerina lorategian.

Antzerki-lan honen protagonista nagusiak: Zirkunek; eta txontxongilo txikiak: Tinak, bidaia liluragarria hastea erabaki dute: Bidaibizitzen. Bidean abentura mordoa bizi eta  pertsonaia dibertigarri ugari ezagutuko dituzte. Hauekin bizitzari buruzko gauza garrantzitsu ugari ikasiko dituzte: zer egiteko gai izango ginateke inork eta ezerk ezinezkoa dela esango ez baligu? Zer gertatuko litzateke gure irudimen eta ametsen mundura aske bidaiatuko bagenu? Ikuskizun honekin Zirkun Zirkok umeak inspiratu eta motibatu nahi ditu beren ametsak eta  helburuak lor ditzaten. Sentsibilitate, umore eta inspirazioz beteriko ikuskizuna.

Gauean Kargak & Deskargak kaleko bertso eta musika proposamen ibiltaria abiatuko da. Igor Elortza eta Unai Iturriaga bertsolariek eta Josu Zabala eta Rafa Rueda musikariek osatzen dute Kargak & Deskargak kooperatiba. Beren misioa 2017ko udan euskaldunek jai egiten duten bitartean hiriburu batetik bestera bertsoz eta musikaz beteriko kaxak ekarri eta eroatea da. Gasteizen, GEU elkarteak, Arabako Bertsozale Elkarteak eta Oihaneder Euskararen Etxeak elkarlanean antolatuta, Aihotz plazako GEU txosnara eramango dituzte kutxak. Iluntzeko 21:00etan hasiko dira banatzen, ostean Gaztetxera salto egin eta Falerina lorategian bukatzeko.

Aldez aurretik badakite beren negozioa hondamenera kondenatua dagoela baina aberasgarria izango dela oso. Izan ere, lehengai bikainak dauzkate batean zein bestean banatzeko: euskaldunon pozak, kezkak, erruak, nahiak, ezinak eta minak… Kaleko bertso eta musika proposamen ibiltaria da Kargak & Deskargak; jendea batzen den eta egunerokoak bizitzen diren guneetara jota, gure jaiak eta gaiak tartekatuz garatuko dena.

 

 

Andra Mari Zuriaren jaiak ate joka ditugula abuztuaren 7rako proposamen bikoitza prest du Oihanederrek. Eguerdiko 13:00etan Bidaibizitzen ikuskizuna egongo da Falerinan, gure irudimen eta ametsen mundura aske bidaiatzeko proposamena. Gauean Kargak & Deskargak kaleko bertso eta musika proposamen ibiltaria 21:00etan abiatuko da GEU txosnatik. Ondoren Gaztetxera egingo du salto, eta handik Falerina lorategira.

Gasteizko jaietako txikien egunean, abuztuaren 7an, Zirkun Zirko konpainiak Bidaibizitzen ikuskizuna eskainiko du 13:00etan Falerina lorategian. Antzerki-lan honen protagonista nagusiak: Zirkunek; eta txontxongilo txikiak: Tinak, bidaia liluragarria hastea erabaki dute: Bidaibizitzen.

Bidean abentura mordoa bizi eta  pertsonaia dibertigarri ugari ezagutuko dituzte. Hauekin bizitzari buruzko gauza garrantzitsu ugari ikasiko dituzte: zer egiteko gai izango ginateke inork eta ezerk ezinezkoa dela esango ez baligu? Zer gertatuko litzateke gure irudimen eta ametsen mundura aske bidaiatuko bagenu? Ikuskizun honekin Zirkun Zirkok umeak inspiratu eta motibatu nahi ditu beren ametsak eta  helburuak lor ditzaten. Sentsibilitate, umore eta inspirazioz beteriko ikuskizuna.

Gauean Kargak & Deskargak kaleko bertso eta musika proposamen ibiltaria abiatuko da. Igor Elortza eta Unai Iturriaga bertsolariek eta Josu Zabala eta Rafa Rueda musikariek osatzen dute Kargak & Deskargak kooperatiba. Beren misioa 2017ko udan euskaldunek jai egiten duten bitartean hiriburu batetik bestera bertsoz eta musikaz beteriko kaxak ekarri eta eroatea da. Gasteizen, GEU elkarteak, Arabako Bertsozale Elkarteak eta Oihaneder Euskararen Etxeak elkarlanean antolatuta, Aihotz plazako GEU txosnara eramango dituzte kutxak. Iluntzeko 21:00etan hasiko dira banatzen, ostean Gaztetxera salto egin eta Falerina lorategian bukatzeko.

Aldez aurretik badakite beren negozioa hondamenera kondenatua dagoela baina aberasgarria izango dela oso. Izan ere, lehengai bikainak dauzkate batean zein bestean banatzeko: euskaldunon pozak, kezkak, erruak, nahiak, ezinak eta minak… Kaleko bertso eta musika proposamen ibiltaria da Kargak & Deskargak; jendea batzen den eta egunerokoak bizitzen diren guneetara jota, gure jaiak eta gaiak tartekatuz garatuko dena.

 

Bertako kortxeak; hango krispetak

Kortxeak & Krispetak zinema eta musika zikloaren 3. edizioak 60ko eta 70eko hamarkadetako hiru musikari ospetsu izango ditu protagonista: Frank Zappa, Janis Joplin eta Sid Vicious. Lou Topet eta Montauk Duo taldeen kontzertuak emango dio amaiera zikloari. Proiekzioak uztailaren 26, 27 eta 28an izango dira eta kontzertua larunbatean, uztailak 29. Emanaldi guztiak 22:00etan hasiko dira Falerina lorategian.

Oihaneder Euskararen Etxeak antolatutako Kortxeak & Krispetak zikloak musika eta zinema uztartzen ditu. Aurten Filmazpit eta Zineleku programekin elkarlanean antolatu da eta 4 egun jarraian garatuko da: uztailaren 26, 27, 28 eta 29an. Filmak jatorrizko bertsioan eta euskarazko azpitituluekin proiektatuko dira.

Lehen saioan, uztailaren 26an, Eat that question: Frank Zappa in his own words (Thorsten Schütte, Frantzia-Alemania, 2016) dokumentala eskainiko da. Lan honek Frank Zappa musikariarekin topaketa intimoa proposatzen du, argazki ezezagunen bitartez.

Hurrengo egunean, uztailaren 27an, Janis: Little girl blue (Amy Berg, AEB, 2015) dokumentala proiektatuko da. Filmak Janis Joplin abeslari estatubatuarraren bizitzaren bilakaera kontatzen du, berak idatzitako eskutitzetan oinarrituz.

Uztailaren 28an Sad Vacation: The last days of Sid and Nancy (Danny Garcia, Espainia, 2016)  izenekoaren txanda izango da. Dokumentalak 1978. urtean Chelsea Hotelean jazotako zoritxarreko gertakaria du hizpide: Nancy Spungen, Sex Pistols punk taldearen kide izan zen Sid Vicious musikariaren bikotea, hilda agertu zen.

Kortxeek borobilduko dute zikloa uztailaren 29an. Larunbatean kontzertu bikoitza izango da: Lou Topet eta Montauk Duo. Hasteko Montauk gasteiztarrak bikote formatuan arituko dira (Beñat Goitia eta Jon Aranburu) ambience rocka pop gordinenarekin uztartuz. Ondoren, Lou Topet taldearen folk-rock soinuek beteko dute oholtza. Oier Aranzabal, Rafa Rueda, Oihan Larrañaga eta Ander Zulaika musikariak igoko dira eskenatokira.

Saio guztiak Falerina lorategian izango dira gaueko 22:00etatik aurrera. Ekimena doakoa da eta sarrera librea lekuak bete arte.

Hartu zure lekua ZINELEKUn

ZINELEKU ikus-entzunezko prestakuntza eta emanaldiak sortzeko udalekuak igandean, uztailak 23, hasiko dira. Egitasmoak ikus entzunezkoen sortzaile berrien artean ikuspuntu komunitariotik diziplina-arteko harremana sustatzea du helburu. Proiektuaren partaideak, 18 eta 30 urte bitarteko gazteak, elkarrekin biziko dira hamabi egunez Gasteizen abuztuaren 3ra arte.

Udalekuetan zinema lantegiak, profesional zinematografikoen maisu eskolak eta bestelako arte diziplinak landuko dituzte; proiekzioetan, performancetan eta kontzertuetan ere parte hartuz. Ikastaro eta tailer  hauetariko asko Oihaneder Euskararen Etxean egingo dira, izan ere, Oihaneder egitasmoaren laguntzailea da.

Euskal Herritik, Frantziatik, Catalunyatik, Mexikotik eta Venezuelatik datozen artistak arituko dira zinema ikastaro hauen irakasle: Maider Fernández, Xabier Erkizia, Asier Altuna, Maider Oleaga edo Leire Apellaniz, besteak beste.

Horrekin batera doako zinema emanaldiak, hitzaldiak eta kontzertuak antolatu dira Gasteizko gune ezberdinetan (Oihaneder Euskararen Etxea, ZAS Kultur Espazioa, Baratza Aretoa eta Luz Roja). Hauen artean Oihanederrekin eta Filmazpitekin elkarlanean antolatutako Kortxeak & Krispetak zikloa dago. Bertan Frank Zappa, Janis Joplin eta Sid Vicious musikarien inguruko dokumentalak proiektatuko dira, uztailaren 26, 27 eta 28an, hurrenez hurren. Horrez gain 29an  Lou Topet eta Montauk Duo taldeen kontzertuak egongo dira.

Hartu zure lekua ZINELEKUn!

*Gonbidatu eta lantegi guztien informazio guztia: ZINELEKUren web orrialdean

Ikastaroak euskaraz, kulturaren eta jarduera artistikoen alorrean, 2017-18 ikasturtean gizarte etxeetan

Gasteizko Udalak gizarte etxeetako jarduera-programa aurkeztu du 2017-18 ikasturterako. Eskaintza zabala da hiriko gizarte etxe eta kirol instalazio guztietan, hainbat alorretan: kirola, kultura, gizarte sustapena, berdintasuna, ludotekak, etab.

Kulturaren alorrean euskaraz emango diren ikastaroak hartu eta zerrenda batean bildu ditugu, gustukoa duzun ikastaro hori bilatzeko lana errazte aldera. Beheko estekan sakatuz gero, zerrenda ordenatua eskuratuko duzu, ikastaro guztietako informazioarekin: edukia, non emango den, zein egunetan, ordutegia, prezioa, matrikula nola egin, etab.

Antzerkia, pintura, Karibeko dantzak, argazkigintza, gitarra, rock and rolla, graffitia, ahozko kontalaritza, euskal dantzak, joskintza, hip-hopa, bertsolaritza… Gustuak gustu, atsegin duzun ikastaroa euskaraz egiteko aukera eskaintzen dizu programak. Gustukoen duzuna aukeratu eta euskaraz aritu, zure ezagupenak eta trebetasunak landuko dituzu eta hizkuntzaren arnasguneak zabaltzen lagunduko duzu.

Ikastaroak euskaraz kulturaren alorrean 2017-18 ikasturtean gizarte etxeetan (PDF)

Gazte sortzaileak beka 2017

Gazteek gazteentzat sortutako ekitaldi kulturalak euskaraz!

Zer esana baduzu, eta gainera, denon aurrean hitz egin, antzeztu, kantatu, bertsotan adierazi, irudiekin azaldu, bakarrizketan aritu nahi duzu. Ideiari forma ematen eta taularatzen lagunduko dizugu beka honen bidez.

Zertan da beka?

  • Ahozko ekitaldi kultural bat sortzea eta burutzea
  • Intereseko arloko tutoretza profesionala izateko aukera
  • Beka jaso eta 6 hilabetera ekitaldia estreinatzeko aukera
  • 21.000 €

Nolako ekitaldia?

  • Antzerkia, bakarrizketa, musika, bertsolaritza, poesia-emanaldia, ikus-entzunezkoa, performancea, diziplinen arteko nahasketa…
  • Bakarkakoa edo taldekoa
  • Ahozkotasunarekin estu-estu lotua
  • Euskaraz

Nola?

  • Proiektua azaldu, 2-4 orrialdetan
  • Ahal bada, erakutsi proiektuaren lagin bat edozein euskarritan
  • Jatorrizkoa edo egokitzapena, euskaraz
  • Formatu txikikoak hobetsiko dira

Nork eska dezake?

  • 17 eta 35 urte bitartekoek
  • 1. kategoria: 17-24 urte
  • 2. kategoria: 25-35 urte
  • 3. kategoria: 16-30 urte (sorkuntza arlo ezberdinetako proiektuak)

Noiz eta non aurkeztu?

Info +: hemen

Zineleku Gasteizen gazte sortzaileak hezitzeko

Programaren bigarren edizioa uztailaren 23tik abuztuaren 3ra bitartean garatuko da Gasteizen. Zinema lantegia eta zinemagintzako eta beste arte batzuetako profesionalen eskola magistralak izango ditu, besteak beste. 18 eta 29 urte bitarteko gazteei zuzendutako egitasmoan izena emateko epea zabalik dago ekainaren 30era bitartean.

zineleku_webZineleku egitasmoa Vitoria-Gasteizera helduko da udan, ikus-entzunezkoen sortzaile berriei, diziplina arteko prestakuntza, ikuspuntu komunitariotik emateko xedez. Euskal Herrian KalakaLab-ek garatuta, Arabako Gazteriaren Foru Erakundea eta Vitoria-Gazteizko Udaleko Gazteria Zerbitzuaren laguntzarekin antolatu da egitasmoa. Oihaneder Euskararen Etxearen lankidetza ere izango du, izan ere, Oihanederren gauzatuko dira zinema udalekuetako ekintzetako asko, eta hainbat Euskararen Etxearekin elkarlanean programatuko dira.

Murgiltze proiektu hau Gasteizko alde zaharrean gauzatuko da, elkarrekintza eta elkartrukea sustatzen dituen espazio batean, hain zuzen ere. Era honetan, formazioa eta sorkuntza esperientzia paregabea uztartuko dira.

Proiektuko parte-hartzaileak Gasteizko Santa Maria Katedrala aterpetxean elkarrekin biziko dira hamabi egunez, 2017ko uztailaren 23tik abuztuaren 3ra zehazki. Bitarte horretan zinema lantegi eta zinemagintzako eta beste arte batzuetako profesionalen eskola magistraletan parte hartuko dute; gainera, proiekzio, performance eta kontzertutan parte hartzeko aukera izango dute.

Programaren edukiak

Zinelekuk aukera zinematografikoen ikuspegi zabala eskainiko du. Aurtengo programa alderdi zehatzei buruzkoa izango da, hala nola soinua lantzea ( esperimentaziotik hasita eta postprodukzio profesionaleraino),  edo super 8mm-ko filmaketa eta errebelatura hurbiltzea.

Lantegietan, besteak beste, hauek landuko dira:

  • Zinema zuzendaritza
  • Soinu esperimentazioa
  • Soinua zuzenean grabatzea eta soinuaren postprodukzioa
  • Film baten sortze prozesua
  • Super 8 mm-ko filmaketa eta errebelatua
  • Kultur kudeaketa eta produkzioa
  • Ideiatik zinema gidoirako bidea
  • Argiaren garrantzia: zinemarako argazkigintza

Hauek izango dira irakasle gonbidatuak, besteak beste:

  • Luis Macías eta Adriana Vila, 8 mm-ko filmaketa eta errebelatua
  • Maider Fernández, zinema dokumentala
  • Joxe Mari Goenaga, gidoia eta errealizazioa
  • Maider Oleaga, gidoiaren praktika
  • Juan Arrosagaray, errealizazioaren praktika
  • Garbiñe Ortega, zinema programazioa eta komisariotza

Halaber, aurten, Zinelekuk bi praktika mota eskainiko ditu:

  1. praktika.- Film labur baten proiektua ekoiztea eta errealizatzea.
  1. Praktika.- Proiektuak gauzatzea: nola amaitu zure gidoia, nola aurkeztu zure proiektua ekoizteko, nola bilatu finantzaketa, nola egin pitching bat (zure filmaren ideiaren proiektua produktore izan daitezkeenei aurkeztea)…

Izena emateko orrian, parte-hartzaileak zein praktika egin nahi duen zehaztu beharko du. Parte-hartzaileen  kopurua mugatua da praktika bakoitzean.

Jardunaldi bakoitza amaitzean, hainbat jarduera izango dira denentzat irekiak, besteak beste, zinema eta literaturaren inguruko hitzaldiak, zinema dokumentalari eta interpretazioari buruzko aurkezpenak, eta orobat  proiekzioak, performanceak eta kontzertuak.

Parte hartzaileen profila eta izena emateko baldintzak

  • Zineleku 18 eta 29 urte arteko gazteei zuzneduta dago. Euskal Autonomia Erkidego, Nafarroa edo Iparraldekoak izan behar dute, eta zinemaren eta ikus-entzunezkoen arteetan interesa izan. Lehentasuna izango dute Ikus-entzunezko Komunikazioko ikasleek, Arteetako Batxilergokoek eta Arte Ederretakoek.
  • Programa euskaraz gauzatuko da; hortaz, parte-hartzaileek hizkuntza araozrik gabe menperatu behar dute.
  • Parte-hartzaileek konpromisoa hartuko dute 24 orduan elkarrekin bizitzeko, hau da, Gasteizko alde zaharreko aterpetxean bizitzeko 2017ko uztailaren 23tik abuztuaren 3ra.
  • Parte-hartzaileek gutun labur bat igorri beharko dute izena emateko orriarekin batera, proiektuan zergatik parte hartu nahi duten azalduz.
  • Izena emateko orrian, parte-hartzaile bakoitzak zein praktika egin nahi duen zehaztu beharko du (Film laburra errealizatzea eta produzitzea edo proiektuak garatzea).
  • Izena emateak parte-hartzaileen gehienezko kopurua gainditzekotan, batzorde batek hautatuko ditu parte-hartzaileak. Arloko profesionalek osatuko dute batzordea, eta ebaluatuko dute izena ematen duten gazteek zer esperientzia duten lehendik ikus-entzunezkoen sektorean. Ezingo da batzordearen erabakiaren kontra jo.
  • Arabar erakundeek proiektua diruz laguntzen dutenez, Arabako parte hartzaileei emango zaie lehentasuna, parte hartzeko lekuen % 70 haientzat gordez. Leku horiek bete ezean, gainerako lurraldeetako pertsonei eskainiko zaizkie, edo haiekin beteko dira.
  • Zinelekun parte hartu izana egiaztatzen duen agiri bana jasoko dute partaideek.

Izena ematea

  • Izena emateko, parte hartzeko inprimakia bete eta bidali beharko da. Izena emateko orria Arabako Gazteriaren Foru Erakundearen web orrian dago eskuragai, baita Gasteizko Udalaren Gazteria Zerbitzuan eta Zinelekuren webgunean ere. Posta elektronikoz ere bideratu daiteke izena ematea, info@zineleku.org helbidera idatzita.
  • Izena emateko epea 2017ko ekainaren 30era arte izango da.
  • Izena eman ondoren, eta plaza formalizatzeko, antolatzaileek honako hauek eskatuko dizkiete parte hartzaileei: kuota ordaintzea horretarako emandako ordainketa gutunaren bitartez eta norberaren datuen eta mediku fitxa betetzea.
  • Matrikularen prezioa 340 €-koa da.
  • Plazen % 3 ezinduentzat edo hezkuntza behar bereziak dituzten pertsonentzat gordeko dira.

Argibide gehiago

 

 

“Ttapa ttapa, ttaka ttaka, txalaparta” jardunaldiak

Ikimilikiliklik · JA Artzeren unibertsoa bideo-instalazioaren osagarri Ttapa ttapa, ttaka ttaka, txalaparta jardunaldiak antolatu dira; UPV/EHUko Mikel Laboa Katedra eta Oihanederren elkarlanaren bitartez. Bertan txalapartaren alde teorikoa zein praktikoa landuko da, hiru egunez: ekainaren 14, 15 eta 17an.

Jardunaldien lehen egunean, ekainaren 14an, Argibel Euba eta Enrike Hurtado ikerlariek Artze anaiek -Joxeanek eta Jesus Marik- txalapartaren berreskuratze eta hedatze lanetan izandako garrantzitik abiatuko dira. Zehazki, Argibel Eubak, Sormena ttakunka: txalaparta Artze Anaien ibilbidean eta euskal kultura garaikidean izeneko hitzaldia egingo du eta bigarrenak, Enrike Hurtadok, Txalaparta digitala: txalaparta eta abangoardiako musikaren arteko ikerketa praktikoa gaiaren inguruan hitz egingo du.

Hilaren 15ean Nömadak TX film-dokumentala emango da eta Oreka TX taldeko partaide den Harkaitz Mrtz. de San Vicentek dokumentalaren nondik-norakoak azalduko ditu.

Larunbatean, ekainak 17, Falerina lorategian burutuko den Txalaparta jaialdiak  amaiera emango die jardunaldiei.

Bertan Txalamako eta Hutsun taldeek umeentzako txalaparta tailerra eta Master Class-a eskainiko dute, hurrenez hurren.

Parte hartzeko  izena eman behar da honako inprimakia betez, ekainaren 14a baino lehen .

Master Class-az gain,  Hutsun taldeak kontzertu didaktikoa eskainiko du lorategiko oholtzan.

Familiei zuzendutako tailerretan izena emateko epea luzatu da

Familiei zuzendutako Kli-kla Birzikla eta musikoterapia tailerretan izena emateko epea luzatu egin da, ekainaren 1era eta 8ra arte, hurrenez hurren.

Kli-kla birzikla izeneko birziklatze tailerra ekainaren 3an egingo da. Etxean dauzkagun material ezberdinez baliatuz eta irudimena landuz jostailu, apaingarri eta panpinak sortzeko lantegia izango da. Tailer honetan izena emateko epea ekainaren 1ean amaituko da.

Musikoterapia tailerra ekainaren 10ean izango da.  Musikoterapeuta profesional baten laguntza baliatuz, musika eta euskara erabiliz guraso eta haurren arteko harremanak sustatuko dira. Saio honetan parte hartzeko epea ekainaren 8an bukatuko da.

Tailerrak goizeko 11:30ean hasiko dira eta ordubete eta ordu eta erdi arteko iraupena izango dute.

Izena emateko honako inprimakia bete behar da. Tailerrak doakoak dira.

Parte hartuko duten umeek gutxienez 4 urte izan beharko dituzte eta gurasoetako batek (ez biek) lagunduta etorri beharko dira. Tailer bakoitzean  24 lagunentzako tokia egongo da gehienez, 12 ume eta 12 guraso. Plazak esleitzerako orduan izena emateko hurrenkera errespetatuko da. Familiek tailer ezberdinetan izena emateko aukera izango dute. Saioak euskara hutsean izango dira, beraz parte-hartzaile guztiak (gurasoak eta umeak) euskaraz ondo moldatzea ezinbestekoa da.

Ikimilikiliklik, Joxan Artzeren unibertsoa bizigai

Oihaneder Euskararen Etxeko ur biltegiak Ikimilikiliklik · JA Artzeren unibertsoa bideo- instalazioa hartuko du, maiatzaren 26tik uztailaren 2ra arte. Arabako Foru Aldundiak antolatu du erakusketa; Oihaneder Euskararen Etxearekin, Gasteizko Udaleko Kultura Sailarekin eta EHU/UPVko Mikel Laboa katedrarekin elkarlanean.

Inaugurazioa, maiatzaren 26an izan zen. Bertan, Juan Kruz Igerabide idazle eta UPV/EHUko Mikel Laboa Katedrako kideak erakusketa bere testuinguru historiko-artistikoan kokatu zuen

Ikimilikiliklik bidaia bat da; Joxe Antonio Artze Agirre (Usurbil, 1939) idazle eta musikariaren 40 urte baino gehiagoko obra poetikoan zeharreko bidaia. Ikus-entzunezkoak azken hamarkadetako euskal sortzailerik original eta garrantzitsuenetako bat eman nahi du ezagutzera. Joxan Artze ezaguna da Mikel Laboaren kantarik ikonikoenetako baten letrak idazteagatik, hala nola Txoria txori, Gure Bazterrak edo Zaude lasai, eta, orobat, Jexux anaiarekin batera txalapartari gisa egin duen lanagatik. Baina, Artzek badu, gainera, obra sakon bat,  gutxik ezagutzen dutena, artearen hainbat eta hainbat arlotan landua: poema liburuak, audio grabazioak eta agertokirako ikuskizunak.  Bideo-instalazioaren asmoa horietako bakoitza erakustea da.

Irudi, musika eta soinuz mundu batean barneraturik, ikusleek aukera izango dute haren lana ezagutzeko. UPV/EHUko Mikel Laboa Katedrak, San Telmo Museoak eta MorganCrea sormen-agentziak ekoiztutako lan hau Gasteizera etorri aurretik, Donostia, Hendaia, Usurbil, Washington, Arantzazu, Bergara eta Andoainen gozatu ahal izan dute erakusketaz eta denetan izan da arrakastatsu.

  • Erakusketaren ordutegia:
    • Asteartetik larunbatera:  11:00-14:00 / 18:00-21:00
    • Igandeetan: 11:00-14:00

Ikimilikiliklik instalazioaren osagarri Ttapa ttapa, ttaka ttaka, txalaparta jardunaldiak antolatu dira, UPV/EHUko Mikel Laboa Katedra eta Oihanederren elkarlanaren bitartez. Bertan txalapartaren alde teorikoa zein praktikoa landuko da, hiru egunez: ekainaren 14, 15 eta 17an.

Jardunaldien lehen egunean, ekainaren 14an, Argibel Euba eta Enrike Hurtado ikerlariek Artze anaiek -Joxeanek eta Jesus Marik- txalapartaren berreskuratze eta hedatze lanetan izandako garrantzitik abiatuko dira.   Zehazki, Argibel Eubak, Sormena ttakunka: txalaparta Artze Anaien ibilbidean eta euskal kultura garaikidean izeneko hitzaldia egingo du eta bigarrenak, Enrike Hurtadok, Txalaparta digitala: txalaparta eta abangoardiako musikaren arteko ikerketa praktikoa gaiaren inguruan hitz egingo du.

Hilaren 15ean Nömadak TX film-dokumentala emango da eta Oreka TX taldeko partaide den Harkaitz Mrtz. de San Vicentek dokumentalaren nondik-norakoak azalduko ditu.

Larunbatean, ekainak 17, Falerina lorategian burutuko den Txalaparta jaialdiak  amaiera emango die jardunaldiei.

Bertan Txalamako eta Hutsun taldeek umeentzako txalaparta tailerra eta Master Class-a eskainiko dute, hurrenez hurren. Bertan parte hartzeko  izena eman behar da honako inprimakia ekainaren 14a baino lehen betez.

Master Class-az gain,  Hutsun taldeak kontzertu didaktikoa eskainiko du lorategiko oholtzan.

 

 

Irakurri, gozatu eta oparitu kanpainaren maiatzeko irabazleei zorionak!

img_20170322_094754Irakurri, gozatu eta oparitu ekimenak aurrera doa eta apirila eta maiatza bitartean parte hartu duten irakurleen artean 30 euroko txeke-opariak zozketatu ditugu. Hauek dira irakurle irabazleak:

  • ILARGI DOMEZAIN AMOR
  • ESTITXU DÍAZ LOPEZ DE HEREDIA
  • BEÑAT MANZANO CANALES
  • XARE TELLETXE GONZALEZ
  • PEDRO JOSE VELAZQUEZ CORRALES
  • GAIZKA BUQUETE UGARTE
  • ELENE BARRAGÁN DÍAZ DE TEJADA
  • ANDER VILLAREAL DIAZ
  • DANIEL ZUBIA RUIZ
  • ALEX ALDEANO MORAZA
  • JOSEBA LUZURIAGA INTZIARTE

Euskarazko liburuen irakurketa bultzatu nahi dugu ekimen honekin eta hiriko liburu denda hauek bat egiten dute gurekin: Anegón, Aranbide, Arlekin, Ayala, Casa del Libro, Elkar, Jakintza, Mara-mara, Hermanas Mendi, Saga, Astrolibros y Zuloa.

Bertan eskuratu ahal izan dira liburuak eta segi euskaraz irakurtzen eta gozatzen!

Kattalin Miner eta Karmele Jaio tar-tar-tar, Pilarreko liburutegian maiatzaren 10ean

Udalaren Liburutegi Sareak solasaldi berri bat antolatu du “Idazleekin solasean” izeneko zikloaren barruan. Euskaraz idatzitako literaturaren inguruan jardutea da ziklo horren xedea, eta horretarako idazleak liburutegietara etortzen dira haien lanaz hitz egitera. Karmele Jaio idazle gasteiztarrak koordinatzen du programa, eta kasuan kasuko idazlearekin solasaldi horiek dinamizatzen ditu, beti ere literaturaren eta irakurketak sortzen duen plazeraren inguruan.

Hurrengo hitzordua Kattalin Miner idazlearekin izango da, Pilarreko gizarte etxeko liburutegian, maiatzaren 10an, 19:00etan. Sarrera librea da.

katti

Feminismotik eta bazterretatik ikusten du mundua Kattalin Minerrek. Kazetaria da, eta hainbat hedabidetan kolaborazioak egiten ditu. Halaber, mugimendu feministako aktibismoagatik ezaguna da. Bere artikuluetan sarri jorratzen ditu feminismoa, familia eredua, patriarkatua edo homo/heterosexualitatea bezalako gaiak.

Kattalinek lehenengo eleberria du Nola heldu naiz ni honaino izenekoa, Igartza sariari esker idatzi zuena. Eleberriak Jezabel protagonistaren bizitza erakusten digu. Eroso bizi da Jezabel, baina jende guztiak bezala, egunero-egunero erabakiak hartzen ditu, batzuk handiak eta beste batzuk ez hainbeste. Handi zein txiki, guztiak dira garrantzizkoak. Eta ustez txiki dirudien erabaki batek bizitza aldatuko dio. Eta hasiko da sentitzen liburuko azaleko arraina bezala, kafean igerian, lekuz kanpo, beraz.

Literaturaz, idazteaz, bizitzaz ariko dira Karmele Jaio eta Kattalin Miner tartarrean.

Sendabelarrak, birziklatzea eta musikoterapia familian eta euskaraz

Maiatzaren 8tik zabalik dago Oihanederrek antolatutako familientzako tailerretan izena emateko epea. Zehazki, hiru tailer egingo dira, sendabelarrena, birziklatutako materialak oinarri dituen Kli-Kla birzikla izenekoa eta musikoterapiaren ingurukoa, larunbat goizetan. Lehenengoa maiatzaren 27an, eta beste biak, ekainaren 3an eta 10ean izango dira, hurrenez hurren. Izena emateko epea maiatzaren 21era arte luzatuko da.

Familiei zuzendutako lehen tailerrak sendabelarren mundura euskaraz gerturatzeko gonbidapena egiten du. Maiatzaren 27an izango da eta parte-hartzaileek landereei darien usainez, koloreez eta erabilgarritasunez gozatu ahal izango dute.

Ekainaren 3an Kli-kla birzikla izeneko birziklatze tailerra egingo da, etxean dauzkagun material ezberdinez baliatuz eta irudimena landuz jostailu, apaingarri eta panpinak sortzeko lantegia, alegia.

Azken tailerrak musikoterapia izango du oinarri ekainaren 10ean.  Musikoterapeuta profesional baten laguntza baliatuz, musika eta euskara erabiliz guraso eta haurren arteko harremanak sustatuko dira.

Hiru tailerrak goizeko 11:30ean hasiko dira eta ordubete eta ordu eta erdi arteko iraupena izango dute.

Izena emateko honako inprimakia bete behar da maiatzaren 8tik 21era bitartean. Tailerrak doakoak dira.

Parte hartuko duten umeek gutxienez 4 urte izan beharko dituzte eta gurasoetako batek (ez biek) lagunduta etorri beharko dira. Tailer bakoitzean  24 lagunentzako tokia egongo da gehienez, 12 ume eta 12 guraso. Plazak esleitzerako orduan izena emateko hurrenkera errespetatuko da. Printzipioz familia bakoitzak tailer bakarrean eman dezake izena eta toki libreak geratzekotan, interesa agertzen dutenei bigarren tailer batean parte hartzeko aukera ematea aztertuko da. Saioak euskara hutsean izango dira, beraz parte-hartzaile guztiak (gurasoak eta umeak) euskaraz ondo moldatzea ezinbestekoa da.

Xabier Amurizaren monologo literarioa apirilaren 25ean Aldabeko liburutegian

zein-ongi-bizi-zen-ulises_tx

Liburu Eguna dela eta, Udalaren Liburutegi Sareak programazio berezia prestatu du egun hauetarako, horien artean Xabier Amuriza idazle eta bertsolariaren Zein ongi bizi zen Ulises izeneko monologo literarioa.

Aldabeko gizarte etxeko liburutegian arituko da Xabier Amuriza, apirilaren 25ean (asteartea), 19:00etan. Sarrera librea.

“Bat-batean konturatu nintzen Ulises nintzela”. Horrela hasten den kondairak postari-mezulari baten 24 orduko egun bat biltzen du, non, pertsonaia eta abentura ugarietan zehar, herri-jakituriaren eta jakituria kultuaren konbinazio bat garatzen baita. Autoreak dioenez, “umorea baztertu gabe, ingenioa bilatzen da”.

Euskara pantaila handian, 6 film, ehundaka begi

Euskara pantaila handian ekimenaren lehen edizioan Gasteizko euskaltegietako ikasleek euskarazko 6 film izan dituzte ikusgai Oihaneder Euskararen Etxean. Hilero film bat eskaini da; Gaur irekiko ditu ateak, Kalebegiak, Egun handia, Pikadero eta Jai Alai Blues, egunean bi pase. Ostegunean, apirilak 6, azkena proiektatuko da, Lucio dokumentala, hain zuzen ere. Ekimen honen bitartez 700 euskara ikasletik gora hurbildu da Euskararen Etxera euskarazko zinemaz gozatzera.

euskara-pantaila-handian_lucioEuskara pantaila handian egitasmoaren bitartez, Oihanederrek eta AEK, Mondragon Lingua, Bai & By, Hegoalde, Udaberria eta IKA euskaltegiek hilero euskarazko pelikulak  pantaila handian ikusteko aukera luzatu nahi izan diete Gasteizko euskara ikasleei.

Horiek horrela, hilean behin pelikula bat proiektatu da, bi pase egunean, goizean eta arratsaldean. Proiekzio gehienak dokumentalak izan dira, batzuk euskaraz ekoitzitakoak eta besteak euskarara bikoiztutakoak. Gainera, pelikulen unitate didaktikoak prestatu dira. Hilabete bakoitzean euskaltegi batek hartu du unitatea egitearen eta gainontzeko euskaltegiekin elkarbanatzearen ardura. Horrela, proiekzioa baino egun batzuk lehenago filma ikustera joango ziren ikasleekin lanketa berezia egin da.

Euskaldunon Egunkariaren historia jasotzen duen Gaur irekiko ditu ateak dokumentalarekin abiatu zen ekimena azaroan. Abenduan Kalebegiaken txanda izan zen, Donostia 2016 hiriburutza kulturalaren harira sortutako eta Donostian grabatutako 12 film labur jasotzen dituen lana. Urtarrilak Egun handia dokumentala eskaini zigun eta otsaileko protagonista Pikadero filma izan zen. Jai Alai Blues dokumentalarekin euskal pilotaren urrezko aroan eta osteko gainbeheran murgiltzeko aukera izan genuen martxoan. Eta bihar, apirilak 6, azken dokumentalaren txanda izango da, Lucio, Nafarroako Cascante herriko semea den Lucio Urtubia anarkistaren istorioa hurbiltzen duen lana.

2016ko azarotik 2017ko apirilera bitartean, 700 euskara ikasletik gora hurbildu da Oihanederrera euskarazko zinemaz pantaila handian gozatzera.

Gazte Sortzaileak beka, 21.000 €, gazteen euskarazko kultur proiektuak sortzeko

Gasteizko Udalak gazteek sortutako kultur proiektuetarako Gazte Sortzaileak beken edizio berrirako deialdia egin du, Euskara eta Gazteria zerbitzuen ekimenez. Lehiaketaren hirugarren edizioak orotara 21.000 €ko aurrekontua du, eta Aldundiko Euskara Zerbitzuaren eta Oihaneder Euskararen Etxearen lankidetza izango du.

Helburu hauek ditu ekimenak: euskarazko kultur sorkuntza sustatzea, gazteei sormena garatzeko espazioak eskaintzea, eta gure hizkuntzak Gasteizko kultur programazioan pisu handiagoa izan dezan laguntzea.

Gasteizko Udalaren deialdia 16 eta 35 urte bitarteko pertsonei zuzenduta dago, eta euskarazko kultur ekimen originalak sustatu nahi ditu, tamaina txikikoak, eta bereziki ahozkotasunarekin lotuak: antzerkia, bakarrizketa, poesia, musika, bertsolaritza, ikus-entzunezkoak edo genero horien arteko nahasketak. Orobat, alderdi hauek hartuko dira aintzat: aurkeztutako ideien originaltasuna, proiektuen betekizun tekniko eta ekonomikoak, genero-berdintasuna sustatzea eta tolerantzia eta kultura aniztasuna bultzatzea.

Azken edizioan hiru lan hautatu ziren, eta laster ikusi ahalko dira emaitzak:

Isturitzetik Etiopian barrena

Martxoaren 23an, Beñat Goitiaren Isturitzetik Etiopian barrena izeneko ikuskizuna aurkeztuko da, Oihanederreko Ortuño aretoan, 19.30ean.

Jainko bat

Martxoaren 26an, Marina Suárezen Jainko bat lana eskainiko da Baratza aretoan, 19.00etan.

Gasteizko kultura alternatiboaren Story Map-a

Apirilaren 6an, Iñaki Landak Gasteizko kultura alternatiboari buruz egindako Story Mapa aurkeztuko du 19:00etan Oihanederretik abiatuko den aurkezpen ibiltarian.

Info +: hemen

Xabier Montoia vs No english, please

Xabier Montoia vs No english, please izeneko ezohiko kontzertua eskainiko digu Saski Naski, sorkuntza artistikoen otzara zikloak igande honetan, martxoak 19. Montoiak ingelesa ez den beste 8 hizkuntzatan abestuko ditu bere kanta batzuk eta hainbat bertsio. Apirilean Ilustrazioek hitz egiten dutenean saioaren txanda izango da.

saski-naski_02_xabier-montoia_v4Otsailean Karmele Jaioren Orain hilak ditugu ikuskizun literarioarekin abiatu ostean, Saski Naski zikloak beste gasteiztar baten proposamena dakarkigu martxoan, Xabier Montoia idazle eta musikariaren Xabier Montoia vs No english, please ikuskizuna, hain zuzen ere.

Ez da ohiko kontzertua izango, Bilbo aldean abian jarritako Izar  & Star VII  egitasmoan oinarritutako musikaldia baizik. Oraingo honetan Montoiak Ibon Rodriguezekin (pianoa eta gitarra) eta Itziar Lertxundirekin (txeloa) partekatuko du eskenatokia. Ikuskizunean ingelesa ez den beste 8 hizkuntzatan abestuko dituzte hainbat bertsio; katalanez, italieraz, frantsesez, galegoz, alemanez… Xabier Montoiaren abesti propioak, Caetano Veloso, Maria del Mar Bonet, Kurt Weill eta beste batzuen kantekin tartekatuko dituzte. Igandean, martxoak 19, arratsaldeko 19:00etan izango da. Sarrera librea da lekua bete arte

Apirilaren 23an, Liburuaren Nazioarteko Eguna aitzaki, letretera itzuliko gara, literaturara eta liburuetako ilustrazioetara, hain zuzen ere. Galtzagorri haur eta gazte literaturako elkartearekin elkarlanean eta Mikel Ayerbe koordinatzaile lanetan, Ilustrazioek hitz egiten dutenean zuzeneko emanaldia izango da hiru ilustratzailerekin, hirurak emakumeak: Elena Odriozola, Maite Gurrutxaga eta Helena Azkarragaurizar.

saski-naski-logoaOihanederren oinarrizko asmoetako bat euskal sortzaileei beren lanak ezagutarazteko plaza eskaintzea da. Euskal kulturaren inguruan urtean zehar sortzen diren proiektu artistiko ezberdinak ugariak eta anitzak dira eta etxe honek ahalik eta gehienei leku egin nahi die. Horiek horrela, proposamen artistiko desberdinak eskainiz, Saski Naski, sorkuntza artistikoen otzara betetzen joatea da asmoa. Otzara edo otarra, bere baitan hartu nahi dituelako euskaraz sortzen diren produkturik onenak, berritzaileenak, orijinalenak. Saski Naskia, denetarik sartu nahi delako, hala ikuskizun literarioa nola zuzeneko ilustrazio saioa;  dela antzerki esperimentala edo magia ikustaldia. Euskal Herrian sortzen diren euskarazko ikuskizun artistiko ezberdinen erakusleihoa izatea da asmoa. Hilean behin izango da, igande arratsaldetan 19.00etan, asteko azken orduei eskaintza kulturala egin asmoz.

Rikardo Glz. de Durana, ahobizarrik gabe, Iparraldeko liburutegian martxoaren 20an

rikardo-gonzalez-de-duranaIparralde gizarte etxean bertso lantegia egiten da urtero, bertsotan hasteko ikastaroa hain zuzen ere. 2003. urtean egin zer lehen aldiz, eta ordutik hona hainbat pertsona pasatu dira bertatik. Arabako Bertsozale Elkarteak ematen ditu eskolak, bertsolaritzaren teknikak, neurriak, errimak eta neurriak ezagutarazteko, bat-batekotasuna sustatzeko eta hitzekiko jolasaren bitartez gozatzeko. Noizean behin, gonbidaturen bat ekartzen dute ikastarora, Udalaren Liburutegi Sarearen laguntzarekin, eta horrelakoetan saio irekiak antolatzen dira, ikasleentzat ez ezik gainerako zaletu guztientzat ere.

Martxoaren 20an, 19:00etan, Rikardo Gonzalez de Durana arituko da Iparralde gizarte etxeko liburutegian, Ahobizarrik gabe izenburupean. Sarrera librea da.

Burura datorkion lehen gauza esateko fama dauka. Ahobizarrik gabe egiten du bertsotan. Beste inor ausartzen ez den gauzak esaten ditu. Horregatik sortzen du halako ikusmina agertzen den toki guztietan. Zuekin, borroka askotatik bizirik atera den Oreitiako urretxindorra, Rikardo Gonzalez de Durana, gure “Donald Trump”.

“Gazteak-euskara binomio dinamikoa: erabilera sustatzeko gakoak” foro parte-hartzailea

gazteakeuskaraEuskarak Araban bizi duen egoerak kezkatzen zaitu? Zer egin dezaket nik euskararen erabilera handitzeko?

Eusko Ikaskuntzak, Arabako Foru Aldundiaren babesarekin eta Oihaneder Euskararen Etxearen laguntzarekin, euskararen erabileraren inguruan gazteek dituzten kezkak eragile, aditu, gazte eta izaera desberdineko erakundeekin konpartitzeko aukera eskaini nahi du.

Horretarako foro parte-hartzailea gauzatuko du marxoaren 31n goizez Oihaneder Euskararen Etxean.

Araban euskararen ezaguerak gorakada handia izan du azken 3 hamarkadetan, aldiz euskararen erabilera motz gelditu da. Ezaguera eta erabilera oso desberdinak dira adin taldeka eta zonaldeka.

Euskara jakinda ere, gazteek zein egoeretan erabiltzen dute eta zeinetan ez? Zerk eramaten gaitu euskara erabiltzera? Binakako interakzioetan zein da dinamika? Eta taldekako interakzioetan? Zergatik? Zein da motibazioa? eta zein da ezagutza maila? eta zein zein testuinguruan hitz egiten dugu euskeraz eta zeinetan ez?… Galdera horien aurrean argi dago ezer egiterik badagoela eta aurrean dauden aukerak aztertu behar direla euskararen gorakada eman dadin.

Gogoeta Arabatik abiatuko bada ere, Euskal Herria osoa kontuan izango da.

Foroan parte hartzeko: komunikazioa@eusko-ikaskuntza.eus edo 943 310 855

Egitaraua:

9:00–09:15 Irekiera ekitaldia

9:15-9:45 “Euskararen erabilpenari buruzko datuen aurkezpena: diagnostiko laburra” –  A. Etxenike (Aztiker)

9:45 – 10:15 “Bizidunen eta Gizakien talde portaera: Sistema Dinamikoa” –  E. Zuazua (DeustoTech-Bilbao & Universidad Autónoma de Madrid)

10:15-10:35 Atsedenaldia

10:45 – 13:00 Tailerra eta sintesia

Euskara jakinda ere, gazteek zein egoeratan erabiltzen dute eta zeinetan ez? Zerk eramaten gaitu euskara erabiltzera? Zergatik? Zergatik eta noiz erabiltzen da edo ez da euskara? Nola eragin genezake? Lehentasunak eta zailtasunak?

Ideiak jaso. Sistema-ren Mapa Dinamikoa marraztu.

13:00–13:45  Aurrera begira

Jorratu daitezken bi ardatz aukeratu. Ondorengo pausoak zehaztu.

13:45–14:00 Itxiera: ondorio nagusien aurkezpena

Info +: hemen

Atera txinparta BAT-ZUK euskarari!

20. KORRIKA badator! Aurten, 20. aldiz, hizkuntza, kultura eta mundu BATZUK bilduko ditu Korrikak martxoaren 30etik apirilaren 9ra bitartean.

korrika20-deialdia Martxoaren 30ean Otxandiotik abiatu eta 19:00etan Gasteizera helduko da.

GEU, ALEA eta Oihanederren lagunon kilometroa Andra Mari Zuriaren plazatik Kutxi kaleko sarrerara bitartekoa izango da, 21:20ean. Egin dezagun elkarrekin KO-RRI-KA!

Itxaronaldia goxotzeko musika eta giro ona ez dira faltako. Eta norberaren euskarari txinpartak ateratzen laguntzeko, bengalak banatuko ditugu euskararen aldeko korrikaldia argitzeko!

Gainera, GEU elkarteko bazkideen, ALEAko harpidedunen eta Oihaneder Euskararen Etxeko buletin hartzaileen artean lekukoa eramateko aukera zozkatuko dugu.

Parte-hartzeko bete ondorengo galdetegia martxoaren 24a baino lehen. Izena ematen duzuen guztien arten zozketa egingo dugu martxoaren 24an, goizeko 10:00etan.

*Lekukoa bi bikoteren artean (4 pertsona) eramango dugu, ALEA, GEU eta OIhanederreko ordezkari bana eta zozketaren irabazlea.

 Atera txinparta BAT-ZUK euskarari!

  • GEU, ALEA eta Oihanederren lagunen km-a: Andra Mari Zuriaren plazatik Kutxi kaleko sarrerra
  • Ordua: Martxoak 30, 21:20
  • Lekukoa eramateko zozketa: galdetegia. Martxoaren 24ra arte

 Tipi-tapa, tipi-tapa, euskararen txinpartak!

Erdialdeko Amerikako lenkera: Hilda? Lotan? Berpizteko zorian?

irudi-nagusiaHitz Adina Mintzo hizkuntza gutxituen zikloak Erdialdeko Amerikako lenkera hizkuntza hurbilduko digu martxoaren 15ean. Lenkeraren berreskuratze lanetan diharduen  Alan King hizkuntzalari euskaldunak, euskalaria ere badena, aurkeztuko du hizkuntza. Asiako hego-ekialdeko hokkienerak itxiko du 16/17 ikasturtea apirilean.

Lenkeraren egoera berezia da, izan ere, egun hiztunik ez duela esan daiteke. Lenka talde etnikoek bizirik diraute El Salvador eta Hondurasen, baina hizkuntza duela hiru hamarkada desagertu omen zen. Hizkuntzak hil ondoren, ordea, badaude hizkuntzak berpizteko ahaleginak egiten dituztenak. Hori gertatu zen, esaterako, kornubierarekin. Hitz Adina Mintzok momentuan abiatzen ari den lenkeraren berpizte prozesua hurbilduko digu.

alankingAlan King (Lancashire, Ingalaterra, 1954) hizkuntzalari, itzultzaile eta euskalari euskaldunak aurkeztuko du hizkuntza martxoaren 15ean 19:00etan.  Londreseko Unibertsitatean euskararen inguruan egindako tesiarengatik linguistikan doktorea da King. Kalifornian hainbat urte eman zituen Euskal Herrira etorri aurretik. Ordutik bertan bizi da, eta tarteka Katalunia, Gales eta El Salvadorren ere bizitzen egon da. Azken honetan nawat hizkuntzaren berreskuratzearen aldeko mugimenduan egin zuen lan eta, hain zuzen ere, hizkuntza hori aurkeztu zuen Hitz Adina Mintzon 2015ean. Hizkuntzen zale amorratua da, batez ere hizkuntza gutxituena, eta ikerkuntza itzultzaile lanarekin uztartzen du. Azkenaldian lenkera hizkuntza berreraikitzen eta berpizten dihardu.

Hitzaldia euskaraz izango da eta lenkeraren marko teorikoa eskaintzeaz gain, hizkuntzaren oinarrizko kontzeptuak ikasteko tailerra egingo da.

Apirilean Asiako hego-ekialdeko hokkienera hizkuntzak itxiko du Hitz Adina Mintzoko 16/17 ikasturtea. Sim Tze Wei hizkuntza ekintzaileak aurkeztuko du hizkuntza.

Hitz Adina Mintzok munduko errealitate soziolinguistikoaren perspektiba zabaldu eta aberastea du helburu. Zikloaren lehen ikasturtean, 2015/2016, galiziera, nawatera, galesera, asturiera, tamazightera, gaskoiera eta kurduera hizkuntzak aurkeztu ziren. 16/17 ikasturtean  Ameriketako quichuera, kaqchikelera eta maya yucateko hizkuntzak, katalana, aragoiera, guernseyera eta Irlandako gaelera landu dira (ikusi zikloaren bloga).

Jon Arretxe idazlearekin solasean martxoaren 15ean Iparraldeko liburutegian

jon-arretxe_tx

Udalaren Liburutegi Sareak antolatutako “Idazleekin solasean” izeneko programa abian da berriro 2017. urtean hiriko liburutegietan. Euskaraz idatzitako literaturaren inguruan jardutea da programaren xedea, eta horretarako idazleak liburutegietara etortzen dira haien lanaz hitz egitera. Karmele Jaio idazle gasteiztarrak koordinatzen du programa, eta kasuan kasuko idazlearekin solasaldi horiek dinamizatzen ditu, beti ere literaturaren eta irakurketak sortzen duen plazeraren inguruan.

Azken hiru urteetan liburutegietara gerturatu diren idazleek euskaraz egiten den literaturaren erkusgarri bikain bihurtu dute programa: Miren Agur Meabe, Mariasun Landa, Patxi Zubizarreta, Danele Sarriugarte, Lander Garro, Xabier Mendiguren, Katixa Agirre, Unai Elorriaga, Lourdes Oñederra, Gerardo Markuleta, Harkaitz Cano, Xabier Etxaniz Rojo, Jasone Osoro… den-denek bizipenak eta hausnarketak aletu dituzte solasaldietan liburuen eta literaturaren gainean.

Hurrengo hitzordua Jon Arretxe idazlearekin izango da, Iparralde gizarte etxeko liburutegian, martxoaren 15ean, 19:00etan. Sarrera librea da.

Jon Arretxek lotura berezia du gure hiriarekin. Bizkaian jaio zen (Basauri, 1963) eta Nafarroako Arbizu herrian du bizilekua, baina 15 urtean Gasteizen bizi izan da. Idazle eta bidaiaria, Sator lokatzak izeneko bere azken eleberriaren harira bere unibertso literarioari buruz hitz egingo digu.

Jon Arretxe saiatua da orain baino lehen ere inmigrazioaren azpimunduaren deskripzioa egiten, “ikusten” ez diren horien eguneroko bizimodua bistaratzen, eta Sator lokatzak liburuan ere hala egin du. Bilboko San Frantziskoko auzoan kokatzen da istorioa eta Toure igarle-detektibea da protagonista. Paperik gabekoen eguneroko bizimodu latza erakusten du, besteak beste, azken liburu honetan eta horri buruz eta bere literatur ibilbideaz ere hitz egingo digu idazleak.