Oihaneder Euskararen Etxea

» Komunitatea » Xabier Amurizaren monologo literarioa apirilaren 25ean Aldabeko liburutegian

Xabier Amurizaren monologo literarioa apirilaren 25ean Aldabeko liburutegian

Egilea: apirila 20, 2017 Iruzkinik gabe

zein-ongi-bizi-zen-ulises_tx

Liburu Eguna dela eta, Udalaren Liburutegi Sareak programazio berezia prestatu du egun hauetarako, horien artean Xabier Amuriza idazle eta bertsolariaren Zein ongi bizi zen Ulises izeneko monologo literarioa.

Aldabeko gizarte etxeko liburutegian arituko da Xabier Amuriza, apirilaren 25ean (asteartea), 19:00etan. Sarrera librea.

“Bat-batean konturatu nintzen Ulises nintzela”. Horrela hasten den kondairak postari-mezulari baten 24 orduko egun bat biltzen du, non, pertsonaia eta abentura ugarietan zehar, herri-jakituriaren eta jakituria kultuaren konbinazio bat garatzen baita. Autoreak dioenez, “umorea baztertu gabe, ingenioa bilatzen da”.

Erantzun bat utzi