Oihaneder Euskararen Etxea

EZAUGARRIAK

esanahia

Parte-hartzailea da. Elkarlana du muinean. Eragile guztien partaidetza ahalbidetzen eta eskertzen ditu: elkarteak, kulturgileak, euskalgintza…

Irekia da. Euskaldun guztioi eskainia da, eta bereziki gazteei, euskara ikasleei, mintzalagunei, baita euskara jakin ez baina euskal kultura ezagutu nahi duten pertsonei ere.

Erreferentea da. Bide berriak urratu nahi ditu, eta euskara arlo guzietara eraman. Gasteizen euskararen inguruan lanean ari diren euskaldun eta elkarte guztion etxea izan nahi du.

Osagarria da. Ez du inor ordezkatu nahi; aitzitik, sinergiak sortu nahi ditu, eta elkarri indarra eman.