Oihaneder Euskararen Etxea

» Komunitatea » Irakurri, gozatu eta oparitu

Irakurri, gozatu eta oparitu

Egilea: martxoa 6, 2018 Iruzkinik gabe

Aurten ere Gasteizko Udalaren Liburutegi Sareak Topagunerekin batera ekartzen digu kanpaina hau martxoaren 12tik maiatzaren 31ra arte.

Hartu euskarazko liburu bat liburutegian, bete irakurle fitxa eta jasoko duzu zure erosketa-txekea hiriko zenbait liburu dendatan erosteko %35 merkeago. Oparitu liburua senide, lagun, lankideren bati…edo zeure buruari, merezi duzu eta.

Liburutegi Sareak ere opariak ditu zuretzat. Hilero 30 euroko 13 txeke-opari zozketatuko dira parte hartu dutenen artean (helduak eta umeak).

Euskarazko literaturak lilura zaitzala!

Erantzun bat utzi

X