Oihaneder Euskararen Etxea

» Komunitatea » Gizarte etxeetako ikastaro artistiko eta kulturalen programazioa osatzeko proiektuen deialdiak

Gizarte etxeetako ikastaro artistiko eta kulturalen programazioa osatzeko proiektuen deialdiak

Egilea: otsaila 8, 2017 Iruzkinik gabe

Gasteizko Udaleko Kultura, Hezkuntza eta Kirol Sailak, Kultura Zerbitzuaren bitartez, proiektu-poltsak osatzeko deialdien berri ematen du, proiektu horiekin gizarte etxeetako 2017-2018 denboraldiko ikastaro artistiko eta kulturalen programazioa osatze aldera. Deialdiak honako hauek dira:

  • Jarduera Artistikorako Hastapen Ikastaroak: hainbat diziplinatako tekniketan trebatzeko saio praktikoak (arte eszenikoak, arte plastikoak, eskulangintza, dantza, irudia, literatura, musika). Oinarriak ikusteko, klikatu hemen.
  • Kultur Ikastaroak: adituek emandako ikastaro teorikoak, herritarrek kulturaren hainbat alorretako ezagutzak izan ditzaten. Oinarriak ikusteko, klikatu hemen.

Bi deialdiotan proiektuak aurkezteko epea otsailaren 10etik 28ra egongo da zabalik.

Erantzun bat utzi