Oihaneder Euskararen Etxea

apirila, 2018

05api19:3021:00Zineleku 2018Aurkezpen ekitaldia19:30 - 21:00

Ordua

(Osteguna) 19:30 - 21:00

Lekua

Vitoria-Gasteiz

Fray Zacarias Martinez kalea 2

Xehetasunak

Ikus-entzunezko prestakuntza eta emanaldiak sortzeko ZINELEKU programa Gasteizera itzuliko da uztailaren 23tik abuztuaren 3ra bitartean. 10 egunetan zehar, 18 eta 30 urte bitarteko 30 gaztek zinema tailerrakĀ  eta eskola magistralak uztartzen duten jardueretan parte hartuko dute.

Jarduera hauez gain, publikoak izango diren proiekzioekin, performancekin eta kontzertuekin osatuko da egile berri hauei zuzendutako programa.

Zineleku euskaraz da eta Euskal Herriko lurralde guztietan bizi diren gazteei zuzenduta dago.

Zineleku 2018 Oihaneder Euskararen Etxean aurkeztuko da. Ekitaldi honetan, making off-aren bitartez, iazko edizioa gogoratuko dugu eta Trans eta Atlas film laburrak proiektatuko dira. Horrez gain, gonbidatu bereziak izango ditugu eta aurtengo deialdiaren inguruko informazioa zehaztuko da.

Zineleku Arabako Foru Aldundiko Gazteriaren Foru Erakundeak antolatzen du, Gasteizko Udalaren Gazteria Zerbitzuaren laguntza du eta Oihaneder Euskararen Etxearen lankidetza ere izango du. Programa Kalakalaben ekimena da, kulturaren, pentsamenduaren eta zinemaren inguruan esperientziak sustatzen duen proiektua da.

Erantzun bat utzi

X