Oihaneder Euskararen Etxea

apirila, 2018

15api19:0021:00Udalaren Folklore AkademiaIlunabarrean dantzan19:00 - 21:00

Ordua

(Igandea) 19:00 - 21:00

Xehetasunak

Ilunabarrean dantzan zikloaren hirugarren edizioa hiriko hainbat dantza talde eta eskolekin elkarlanean antolatu da: Jare, Adurtza eta Algara Dantza Taldeak, Indarra Kultur Elkartea eta Udalaren Folklore Akademia.

Udalaren Folklore Akademiak gidatuko du urteko bosgarren eta azken dantza saioa.

Parte hartzeko GONBIDAPENA behar da eta saio honetakoak dagoneko AGORTU dira (gonbidapena duten pertsona guztiak sartu ostean lekua geratzen bada sartzeko aukera egongo da).

Folklore Akademiaren lehen ikasturtean bertan, 1990-1991an, hasi zen Dantza Plazan programa, 1991ko udaberrian, eta harrezkero beste plaza eta udalerri batzuetara zabaltzen joan da.

Jardueraren xedea dantzaren eta musikaren zentzu ludikoa berreskuratzea da, gure herriaren adierazpen folklorikoen jatorrizko gogoa berreskuratuz eta, era berean, gure hiriko gaurkotasunera ekarriz. Horretarako naturaltasunez ulertu behar da, jantzi, koreografia, etabarreko berezien beharrik gabe.

Helburua ez da ikuskizun itxi bat erakustea, baizik eta herritar orok parte hartu dezakeen jarduerara gonbitea luzatzea. Herritarrei euskal dantza eta musika tradizionalen ikusle-entzule eta, aldi berean, partaide izatea eskaintzen zaie. Funtsean pedagogikoa da Dantza Plazan jarduera; izan ere, Akademiako dantzako irakasleek koreografien gorabeherak azaltzen dituzte plazan bertan.

Aurtengo Ilunabarrean dantzan zikloaren barruan bost dantza saio egin dira apirilera bitartean, hilero bat; martxoan bi. Bertan dantza talde bakoitzak bere proposamena eskainiko du, saio bakoitzari ukitu propioa emanez.

Dantzen urratsak irakasteaz gain, bakoitzaren jatorriari, testuinguruari, jantziei… erreparatuko zaio eta hainbat kanten hitzak ikasteko parada ere egongo da.

 

Erantzun bat utzi

X