Oihaneder Euskararen Etxea

otsaila, 2018

21ots(ots 21)00:0512api(api 12)23:55FeaturedTOSTA bandaren kontzerturako 2 sarreraZozketa(otsaila 21) 00:05 - (apirila 12) 23:55

Ordua

Otsaila 21 (Asteazkena) 00:05 - Apirila 12 (Osteguna) 23:55

Xehetasunak

TOSTA bandak kontzertua emango du apirilaren 26an Principal Antzokian.

"Tosta” hitzak ontziaren bankada esan nahi du, eta Europako Atlantikoko kostaldeko hizkuntza gutxitu askotan aurki daiteke.

TOSTA kontzertu/ikuskizunean TOSTA BANDAko 10 musikari eta abeslarik hartzen dute parte, haien artean OREKA TX-ko kideak daudelarik. Guzti hauek haien kalitate eta beraien kultura eta herrialdeetan erreferente izateagatik izan dira aukeratuak: Eskozian, Galizian, Frisian, Irlandan, Galesen, Kornuallesen eta Euskal Herrian. Dantza eta musika Kornualleseko dantzari keltiar baten eta Kukai Dantza Konpainiako bi dantzarien eskutik uztartzen dira.

Txikitasunaren eta dibertsitatearen garrantzia bistarazten duen kontzertu ikuskizun originala, musika eta dantza mailan indartsua eta eszenikoki zaindua.

2 sarrera nahi? Asmatu erantzun zuzena!

  • Asiako zein hizkuntza gutxitu aurkeztu dugu orain arte Hitz Adina Mintzo hizkuntza gutxituak ezagutzeko zikloan?
    • A) ainuera, kurduera, txabakanoa
    • B) hokkienera, kurduera
    • C) ainuera, hokkienera, ryukyuera, jejuera

Bidali zure erantzuna (izen-abizenak, emaila eta telefonoa zehaztuz) oihaneder@oihaneder.eus helbidera edo WhatsAppez:  615 98 68 32.

Parte hartzeko azken eguna: apirilak 12. Apirilaren 13an jakinaraziko dugu irabazlearen izena.

Erantzun bat utzi

X