Oihaneder Euskararen Etxea

otsaila, 2018

25ots19:0020:30Takoidun zapata gorria (tragedia odoltsu bat hiru ekintzatan)Saski Naski19:00 - 20:30

Ordua

(Igandea) 19:00 - 20:30

Xehetasunak

Takoidun zapata gorria antzezlan laburra Igor Arzuaga eta Mikel Ayllon laudioarrek Piszifaktoria laborategitik atera duten bigarren lana da,  Gasteizko Nazioarteko Antzerki Jaialdiaren laguntzarekin.
Ezohiko antzerki pieza bat da, hainbat diziplina nahasten dituena (zuzeneko musika, dantza, rapsodia…), beren laborategian ohikoa den moduan, eta ezohiko lekuetan egiteko pentsatua.
Antzezlanaren bi pase egingo dira, 19:00etan eta 20:00etan.
Piszifaktoria esperimentazio taldea 2015ean jaio zen Igor Arzuaga eta Mikel Ayllonen eskutik. Artearen adierazpide desberdinen arteko mugak ikertzea eta begiratzea eta esateko eta adierazteko modu berriak bilatzea dira bertan prestatzen dituzten edabeen helburua.
Takoidun zapata gorria: Argiak itzalita dauden bitartean, edozer da posible. Nahi bezain  garaiak izan gaitezke, zeruko hodeien zuri samurra hatz-puntekin ukitzeraino. Nahi bezain apalak izan gaitezke, oinpean aurkitzen ditugun zulo tipi guztietatik ihes egiteko. Eta nahi bezain libreak izan gaitezke, buru, beso eta hanketan  haririk lotuta ez daukagula sentitzeko, gure kabuz higitzeko, nahikeria hutsez hara joan eta itzultzeko, joan eta itzultzeko, joan eta berriro sekula ez itzultzeko.
Ilunpea da txotxongiloen territorio libre bakarra.
  • Antzezleak: Haizea París, Jabi de la Ydalga, Igor Arzuaga, Mikel Ayllon
  • Gidoilaria eta narratzailea: Mikel Ayllon
  • Zuzendaria: Pablo Ibarluzea
  • Iraupena: 20 min
https://www.youtube.com/watch?v=AVSqZnYYMi0

Ikuskizun hau Saski Naski, sorkuntza artistikoen otzara zikloaren barruan kokatzen da. Ziklo honek Euskal Herrian sortzen diren euskarazko ikuskizun ezberdinen erakusleihoa izan nahi du. Hilean behin egiten da, igande arratsaldetan.
Saski Naskik batez ere, literatura, antzerkia, dantza, irudiak eta musika uztartzen dituzten ikuskizunak izango ditu ardatz; baina ez dizkio ateak ixten beste mota batzuetako proposamenei, beti ere Oihaneder Euskararen Etxeko klaustroan egingarriak badira.

Erantzun bat utzi

X