Oihaneder Euskararen Etxea

maiatza, 2018

16mai19:0020:30Poemak kantu: Gerardo MarkuletaPoetak Maiatzean 201819:00 - 20:30

Ordua

(Asteazkena) 19:00 - 20:30

Lekua

Vitoria-Gasteiz

Fray Zacarias Martinez kalea 2

Xehetasunak

Maiatzean, poesiak paperari, liburuei eta pantailari ihes egingo die, eta kometa baten antzera, Araba eta Gasteiz hegan zeharkatuko ditu Oihanederren lur hartu arte: Poetak Maiatzean 2018

Gaurko mintzaldi, poema-errezitaldi eta abesti-entzunaldi honen asmoa da ibilbide labur arin bat egitea Gerardo Markuletaren poesiaren gainean, zenbait kantautorek musikatu, eta abesti bihurtu dizkioten poemen bitartez. Eta bide batez, galdera honi erantzuten saiatuko da: Nola bilakatzen da poema bat kantu?

Gerardo Markuleta, oñatiar aspaldi gasteiztartu hau, poeta da, eta literatura itzultzailea. Sei poema-liburu argitaratu ditu, azkenak Ezjakintasunak eta Denbora bere lekura.

Haren poema asko abesti bilakatu dira Jabier Muguruza, Mikel Urdangarin, Txomin Artola, Anje Duhalde eta besteren doinu eta ahotsetan

 

 

Erantzun bat utzi

X