Oihaneder Euskararen Etxea

otsaila, 2018

06ots19:0021:00PapuszaFilmazpit19:00 - 21:00

Ordua

(Asteartea) 19:00 - 21:00

Xehetasunak

Zinema jatorrizko bertsioan eta euskarazko azpitituluekin eskaintzen duen Filmazpit zikloaren barruko proiekzioa. Filmak hilean behin, lehenengo astearteetan proiektatzen dira.
Orain arte 20:00etan eskaintzen ziren baina otsailetik aurrera arratsaldeko 19:00etan emango dira.
Gaurkoan, Papusza (Joana  Kos-Krauze & Krzysztof Krauze, 2013, Polonia, 131’) filma proiektatuko da.
Sinopsia: Pelikula honek Bronislawa Wajs-Papuszaren bizitza kontatzen du;  Polonian bere lana argitaratu zuen lehen olerkari ijitoarena, alegia. Ijito komunitateak gaitzetsi egin zuen euren herriaren sekretuak azaleratzea leporatuta. Ordutik Papusza pobrezian eta pairamenean bizi izan zen erruduntasunak jota, 1987an hil zen arte.
Jatorrizko hizkuntza: Poloniera eta erromaniera.
Filmazpit Zineuskadi elkarteak finantzatutako euskarazko azpitituludun zinema zabaltzeko programa da eta Donostiako Zinemaldia eta Euskadiko Filmategiaren laguntzarekin, Donostia Kulturak kudeatzen du.

Erantzun bat utzi

X