Oihaneder Euskararen Etxea

» Agenda » Nigara Zuek

Nigara Zuek  dugu abenduko Eskilarapeko Soinuak formatu txikiko musika kontzertuen zikloko protagonista.

Nigara Zuek Ander Fernandezen bakarkako proiektua da. Teatroa, poesia, zirkoa eta dantza ikuskizunetan zuzeneko musikaria eta sortzailea dugu Ander. Muskulo taldean ere dabil.

Nigara Zuek izenpean bere melodia hautsiak, malenkoniatsu edo haizatuak eskaintzen dizkigu; instrumentalak batzuk eta hitzetan oinarrituak besteak. Haien bidez bere unibertso bakanean murgiltzera gonbidatzen gaitu.

2015ean abiatutako Eskilarapeko Soinuak formatu txikiko kontzertuen zikloak ibilbide luzeko zein hasi berri diren musikarien eskaintzaz gozatzeko aukera ematen digu Oihaneder Euskararen Etxeko atrioaren goxotasunean. Kontzertuak hilean behin izaten dira, hileko azken ostegunean zehazki, 19:30ean.