Oihaneder Euskararen Etxea

maiatza, 2018

17mai21:3022:30Morbus operandiAntzerkia21:30 - 22:30

Ordua

(Osteguna) 21:30 - 22:30

Xehetasunak

Gauekoak Elkarteen Federazioarekin elkarlanean umore antzerki saioa antolatu dugu.

Ane Zabala eta Aiora Sedano aktoreek, Galder Perezen gidaritzapean, "Morbus operandi" antzezlana aurkeztuko dute.

Karmele Fernandezek, praktiketan dagoen kazetariak, Arantzazu Garmendia elkarrizketatu behar du, gaur egungo euskal enpresaririk arrakastatsu eta garrantzitsuena. Elkarrizketak aurrera egin ahala, euskal enpresaren munduan azken hamarkadan izan den iruzurrik handiena deskubrituko du kazetariak. Baina egunkarietarako berri freskoa izan zitekeena kazetariaren tormentu bilakatuko da.

Urte batzuk igarota, Arantzazu Garmendia Turismo Sailburu izendatuko dute, eta Karmele Fernandez bere prentsa buru. Fernandezek hiru urte lehenago bizi izan zuen sufrimenduaren mendekua martxan jartzeko aprobetxatuko du aukera, non eta Jaurlaritzak sailburuak aurkezteko ospatuko duen koktelean.

Ukitu absurdoz beteriko komedia beltz honek agerian uzten du botere goseak pertsona ahulenak zanpatzeko eskrupulurik ez duela. Aldi berean, hori gertatzea ahalbidetzen duen testuingurua aurkezten du: hain gustu txarrekoa den eguneroko kazetaritza eta, baita egunero pairatu behar dugun mundu mailako engainu potolo merkantilistaren harropuzkeria ere.

Fitxa

  • Testuaren egilea eta zuzendaria: Galder Perez
  • Konpainia: Gilkitxaro Antzerkia
  • Aktoreak: Ane Zabala eta Aiora Sedano

Erantzun bat utzi

X