Oihaneder Euskararen Etxea

» Agenda » “Izan Media” komunikazio tailerrak

“Izan Media” komunikazio tailerrak

Hala Bedi irratiak eta Oihaneder Euskararen Etxeak Izan Media tailerrak antolatu dituzte elkarlanean. Zehazki herri komunikazioa ardatz duten bost tailer ezberdin egingo dira: kartelgintza, bideogintza, irratigintza, argazkilaritza eta prentsa eta sare sozialak.

Tailerrak irailaren 23an, larunbata, izango dira Oihaneder Euskararen Etxean goiz eta arratsaldez.

Komunikabideek mugitzen dute mundua. Askotan errepikatuagatik, oharkabean ahazten dugun egia horietako bat da. Komunikatzen ez dena, azken batean, ez delako existitzen. Zerbaiten parte izan nahi duenak, beraz, komunikatzeko beharra dauka. Edo beste era batera esanda: izan nahi dugulako komunikatzen gara.Eta horretarako, eskura ditugun tresnak ahalik eta ondoen erabili behar ditugu. Hori da, hain zuzen ere, Izan Media tailerren helburua.

 

Tailerrak:

  • Kartelgintza: Kartelak egiten ikasteko tailerra. Nola hasi kartel bat egiten? Zertarako? Nola erabili programa ezberdinak?
  • Bideogintza: Bideoak egiten hasteko eta prozesu honetan trebatzeko truko ezberdinak landuko dira
  • Irratigintza: Irratian jarduteko baliabide ezberdinak behar ditugu; errazak dira hauetako batzuk, zailagoak beste batzuk. Kuña bat nola egin, mahai tekniko bat nola kontrolatu, nola lokutatu… ikasiko dugu tailer honetan
  • Argazkilaritza: Erdi Aroko azoka aprobetxatu ahalko dugu argazki ezberdinak nola atera ikasteko: erretratuak, enkuadrea, argia …
  • Prentsa eta Sare Sozialak: Nola egin prentsa deialdi bat? Nola sortu txio biral bat? Nola sortu kanpaina komunikatibo eraginkor bat? Galdera hauek erantzungo dira tailer honetan.

Izen ematea:

Tailerretan parte hartzeko izena ematea beharrezkoa da. Horretarako harremanak.halabedi@gmail.com emailera idatzi behar da izen-abizenak eta parte hartu nahi den tailerra zehaztuz. Irailean tailerren informazio gehiago zabalduko da eta hauen inguruko azken detaileak zehaztu.

Izen ematea 10 € izango dira eta Hala Bediren USB bat emango da opari gisa.

Tailerretan parte hartzeko plazak mugatuak dira eta izen-emate ordena errespetatuko da.