Oihaneder Euskararen Etxea

urtarrila, 2018

31urt19:0021:00Irrintziaren oihartzunakBegi Belarri19:00 - 21:00

Ordua

(Asteazkena) 19:00 - 21:00

Xehetasunak

Mirentxu Loyartek (Iruñea, 1938) sorkuntza-lanetan emandako erbestealdia kontatzen du Irrintziaren oihartzunak filmak. Loyarte Europako zinemagintzaren aitzindari ausart horietako bat da, haren izena ezagun egin ez bada ere.

Zinemagile nafarraren memoria eta obra miatu asmo dituen begirada bat da Irrintziaren Oihartzuna; topaketa baten kontakizuna, hezur eta mamizko altxor zinematografiko baten bilaketa: gogoratzeko zailtasunak dituen pertsonaia batena, edo gogoratu nahi ez duena.

Dokumentala ikusi osteko solasaldian Iratxe Fresneda Delgado izango dugu. Dokumentalaren zuzendaria izateaz gain, ikus-entzunezkoen Komunikazioa Doktorea da eta Euskal Herriko Unibertsitateko Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko Ikus-entzunezkoen Komunikazio eta Publizitate Saileko irakaslea.

 

Begi Belarri ikus-entzunezkoen zikloa 2016an abiatu zen GEU elkartearen ekimenez. Iaz Oihaneder Euskararen Etxea batu zen, eta ordutik elkarlanean antolatzen da.

Ziklo honen bitartez hilabetero euskarazko film-dokumental bat eskainiko da. Salbuespenak-salbuespen, emanaldiak asteazkenetan izango dira arratsaldeko 19:00etan. Emanaldi guztiek bi atal izango dituzte: alde batetik, film-dokumentala proiektatuko da eta bestetik, filmaren zuzendariarekin, istorioaren protagonistarekin edota jorratzen den gaiarekin loturiko hizlariekin solasaldia egingo da.

Erantzun bat utzi

X