Oihaneder Euskararen Etxea

urtarrila, 2018

23urt19:0021:00Historiagintzaren ikuspegi berriak: teoria eta praktikaLiburuaren aurkezpena19:00 - 21:00

Ordua

(Asteartea) 19:00 - 21:00

Xehetasunak

Liburu honen helburua historiagintzaren alderdi teorikoen inguruan hausnartzen duen euskarazko testuliburu bat eskaintzea da.

Bakarne Altonaga Begoña, Maialen Aranguren Alonso eta Aintzane Rincón Diez egileak horretan saiatu dira, eta UEUk Oihaneder Euskararen Etxean aurkeztu nahi izan du.

Horretarako, azken hamarkadetako ikuspuntu teoriko berritzaileenak plazaratzeaz eta azaltzeaz gainera, historiografía klasikoaren berrikuste kritikoa eskaintzen da.

Bildu ditugun hausnarketak post-soziala deitutako berrikuntza teorikoetatik abiatzen dira. Ildo horri jarraituz, ulertzen dugu subjektu eta gertakari historikoak ez direla kondizio material eta ekonomiko hutsen arabera azaltzen, baizik eta tokian tokiko eta garaian garaiko marko diskurtsibo eta emozionalak ere prozesu eta aldaketa historikoetan erabakigarriak izan direla.

Datuen bilketa hutsean zentratzen diren hurbilpenen aurrean prozesu historikoen esanahi aldakorrak interpretatzeko tresna analitikoak eskaini nahi ditu liburu honek. Ikasketa kulturalek eskaintzen dituzten tresnak baliatuz generoaren, identitatearen, subjektibitatearen, gorputzaren, feminismoaren, modernitatearen, postmodernitatearen, boterearen, postkolonialismoaren… inguruko gogoetak eskaini nahi ditu.

X