Oihaneder Euskararen Etxea

» Agenda » Haurren arterako eta kulturarako eskubideen gutuna

Haurren arterako eta kulturarako eskubideen gutuna

Haurren arterako eta kulturarako eskubideen gutuna erakusketa “irudiztatutako gutuna” da, munduko bazter guztietako haurrek artearekiko eta kulturarekiko eskubideak dituztela adierazten duen gutuna.

“Haur herritar” kontzeptuan dago oinarritua, Nazio Batuen Haurren Eskubideei buruzko Hitzarmenak eta Haurren Eskubideen Europako Gutunak bere baitan  jasotzen dutena.

Formalki, izen bereko liburu baten transposizioa da. Liburu hori Italiako La Baracca – Testoni Ragazzi antzokikoek egin dute “Small Size, Big Citizens” Europako proiektuaren baitan.

Hasieran 27 hizkuntzatan argitaratu zen, eta, orain, euskarazko bertsioa aurkezten da, erakusketa-formatuan, Gutuna hedatzeko eta gaiari buruzko hausnarketa bideratzeko.

Biargi Sareak sustatutako erakusketa honek haurren oinarrizko eskubideen ezagutzaren berri ematea du helburu, kulturaren eta arte-adierazpenaren munduak zailtasun larriak dituen garai honetan. Izan ere, gertatu ohi den bezala, krisialdi garaian ahulenak eta gazteenak izan ohi dira ondorioak jasaten dituztenak.

Erakusketaren aitzakian bi familia tailer antolatu dira abenduaren 28an; 11:00etan bata eta 12:30ean bestea.

Parte hartzeko izena eman behar da.