Oihaneder Euskararen Etxea

» Agenda » “Harmaila” kirol-aldizkaria

“Harmaila” kirol-aldizkaria

Kirolaren mundua euskaraz islatuko duen Harmaila aldizkariaren aurkezpenean proiektuaren sustatzaileak izango ditugu Oihanederren argitalpenaren berri emateko.

Harmaila aldizkaria kirola Euskal Herriko ikuspegitik euskara hutsean jorratzen duen aldizkari berria da. Iñaki Berastegik, Aitor Manterolak eta Eñaut Barandiaranek sortutako proiektua da, Euskal Herrian horrelako aldizkari baten beharra zegoela ondorioztatuta. Arnasa luzeko kazetaritza landu nahi du aldizkari honek, patxadaz irakurtzeko testuak idatziz, eta gaiei ikuspegi berriak emanez.

Jorratuko diren kirolei dagokionez, Euskal Herriarekin eta kirolari euskaldunekin harremana duten kirolak lantzea da helburua, gaurkotasunetik apur bat aldenduta.

Ezagutu kirol mundua euskaraz!