Oihaneder Euskararen Etxea

» Agenda » Euskaraz gara

Euskaraz gara liburuaren aurkezpena. Lan hau azken urtean Euskal Herrian Euskaraz erakundeak egin duen gogoeta-prozesuaren eta jendearen ekarpenen emaitza da.

EHEko Azaitz Gartzia eta Urko Aierbe izango dira liburua aurkezten.

Iritzi zabaldua da euskararen aldeko lanak urrats berria behar duela. Euskarak behar du eta euskaltzaleok horren premian gaude. Behar horri erantzuteko, Euskal Herrian Euskarazek hausnarketa sakona burutu du azken urtean. Gogoetaren emaitza Euskal Herriaren berreuskalduntzean jauzia eman eta azken hamarkadetan euskararen alde egindako lana irabazpidean jartzeko proposamena da.

Era berean, jauzi horretan ekarpen ahalik eta eragingarriena egin dezan EHEk bere jarduera eguneratzeko oinarria jarri du.