Oihaneder Euskararen Etxea

urtarrila, 2018

21urt19:0021:00E.T.S.ren "AmETSetan"Saski Naski19:00 - 21:00

Ordua

(Igandea) 19:00 - 21:00

Xehetasunak

E.T.S. (En Tol Sarmiento) taldeak “AmETSetan” diskarekin errealitate bihurtu zuen ametsa erakutsiko digu ikuskizun honetan.

Hamabi urte gelditu gabe ibili eta gero, atzera begiratu du taldeak. Hausnarketa egin ondoren, euren aurpegirik naturalena erakutsiko dute Iñigo Etxezarretak (ahotsa eta gitarra), Rubén Campinúnek ( baxua eta koruak), Floren Díazek (kaxoia eta bateria) eta Rubén Terrerosek (tronpeta) eta Javier Lucasek (tronboia).

Ikuskizunak lau atal izango ditu: “AmETSetan” dokumentalaren proiekzioa, taldearen zuzeneko kontzertua akustikoan, solasaldia (galderak eta erantzunak) eta disken sinadura.

Ikuskizuna Saski Naski, sorkuntza artistikoen otzara zikloaren barruan kokatzen da. Ziklo honek Euskal Herrian sortzen diren euskarazko ikuskizun ezberdinen erakusleihoa izan nahi du. Hilean behin egiten da, igande arratsaldetan.

Saski Naskik batez ere, literatura, antzerkia, dantza, irudiak eta musika uztartzen dituzten ikuskizunak izango ditu ardatz; baina ez dizkio ateak ixten beste mota batzuetako proposamenei, beti ere Oihaneder Euskararen Etxeko klaustroan egingarriak badira.

X