Oihaneder Euskararen Etxea

otsaila, 2018

01ots00:0528(ots 28)23:55FeaturedBat-bateko antzerki-match ikastaroaIzen-ematea zabalik00:05 - 23:55 (28)

Ordua

1 (Osteguna) 00:05 - 28 (Asteazkena) 23:55

Xehetasunak

Egun bateko antzerki ikastaro trinko honetan bat-batekotasuna landuko da.
Bat-bateko antzerki-matcha antzerki bizia da, eta norbanako eta taldekako sorkuntzan oinarritzen da.
Bat-batekotasunarenaren teknika ulertu eta entrenatu eta gero, istorioak sor daitezke eta istorio horietan inprobisatzailea antzerki ekoizpeneko tresna da.
Horrela, marrazteko orri zuri bihurtzen da eskenatokia;  eta aktorea, bere istorio propioaren gidoilari, interprete eta zuzendari.
Asmoa euskaraz inprobisatzea eta gozatzea da, inprobisazioaren bitartez mintzamena eta euskara lantzea, baita jolasen bitartez bat-batekotasunaren arauak ezagutzea eta esperimentatzea ere. Ikastaroa:
  • Martxoaren 10ean, larunbata.
  • 10:00-14:00 eta 17:00-21.00
  • Izen-ematea: otsailaren 1etik 28ra: hemen
  • Prezioa: 15 € (orokorra) - 10€ (langabetu eta gazteak)
  • Irakaslea: Jose Teran

Erantzun bat utzi

X