Oihaneder Euskararen Etxea

» Agenda » Baserrian Amets

Gabonetan Jai zikloaren 3. edizioa  Eidabe antzerki taldearen Baserrian Amets antzezlanarekin abiatuko da.

Ikuskizunaren ostean Goianeko sukaldari txikien eskutik tailerra egingo da.

Amets neska gazte bat da. Patatak eta arrautzak dendatik datozela uste du. Amamarekin baserrian asteburua pasatu eta gero, ordea, elikagaiak, nondik datozen ikasiko du. Ametsek gure lurra, baratzea eta abereak ezagutuko ditu baserrian. Garaian, garaikoa eta bertakoa jan egin behar dela ere ikasiko du.

Antzezlan labur honekin  umeei gure elikagaiak eta haien jatorria erakutsi nahi zaizkie. Samurtasunez, gainera, biloba eta amamaren istoria honetan musika, antzerkia eta jolasa nahastuko dira.

Ikuskizuna 3-6 urte bitarteko umeei zuzenduta dago.  Ateak 11:45ean irekiko dira.

Parte hartzeko gonbidapenak Oihanederren harreran egongo dira eskuragai abenduaren 11tik 28ra. Pertsona bakoitzeko gehienez 4  gonbidapen banatuko dira: 2 ume + 2 laguntzaile.

Umeek gurasoak edo beste heldu batek lagunduta egon behar dute. Euskaraz.