Oihaneder Euskararen Etxea

» Agenda » Aterabidetik, dispertsioaren inguruko dokumentala

Aterabidetik, dispertsioaren inguruko dokumentala

Uda igarota Begi Belarri ikus-entzunezkoen zikloari ekingo diogu berriro ere. GEU elkartearekin elkarlanean antolatuta, ziklo honek euskarazko lan baten proiekzioa eskainiko digu hilean behin. Emanaldi guztietan alde batetik film-dokumentala proiektatuko da. Bestetik filmaren zuzendariarekin, istorioaren protagonistarekin edota jorratzen den gaiarekin loturiko hizlariekin solasaldia egingo da.

Ikasturteko lehen saioan Aterabidetik dokumentala emango da. Ondoren Gernika-Lumoko SARE taldeko kide diren Aitor Amutio, Jon Rementeria eta Ibon Meñika prest egongo dira ikusitakoa publikoarekin komentatzeko.

Preso politikoen sakabanaketak Gernikan eragin duen egoeraren berri emateko 25 gernikar baino gehiagoren artean sortutako ikus-entzunezko lana da Aterabidetik. Puzzle bat egin dute ikus-entzunezkoetan lanean ari diren hainbat gernikarren artean, eta egile bakoitzak bere begirada eskaini du. Emaitza 29 bat minututako film laburra da. Film labur honek dispertsioaren errelitatea ikustaraztea du xede, ez besterik. Norberagandik hasi beharreko aterabidea.

  • Egilea: Gernika-Lumoko SARE. Gidoia: Josu Goikoetxea. Musika: Gaizka Insunza

Udazkeneko Begi Belarri saioak: