Oihaneder Euskararen Etxea

otsaila, 2018

15ots19:0021:00Asisko Urmenetaren "Eusklabo alaiak"Solasaldi-ilustratua19:00 - 21:00

Ordua

(Osteguna) 19:00 - 21:00

Xehetasunak

Bakarrizketa ilustratuan Asisko Urmenetak hainbat ustekeria kuestionatuko ditu; umorea, marrazkia eta duda metodikoa lagun:
Euskal Herria, txipia? Euskara hizkuntza zaharrena da? Estaturik gabeko nazioa al gara? Zazpiak bat? Irurac bat? Bat ere ez?
Parodia satirikoa eskainiko du: ez du deus asmatuko, agerikoa nabarmendu egiten du. Oraingoan karikatura guk geuk geure buruari egitea proposatzen du. Umorezko terapiari esker autoestima ere landu du, eta amaiera zoriontsua proposatu.
Argia hurbildu nahi dio bidegabekeriari, semiotika-ministerioetatik heldu den kontzeptu prefabrikatuen zaparradaren erdian.
Eta azkenik, garaile izan diren bost kontinenteetako oihartzunak bildu ditu, bat baino gehiago gure aurka ere garaile.

Erantzun bat utzi

X