Oihaneder Euskararen Etxea

martxoa, 2018

04mar19:0021:00Algara Dantza TaldeaIlunabarrean dantzan19:00 - 21:00

Ordua

(Igandea) 19:00 - 21:00

Xehetasunak

Ilunabarrean dantzan zikloaren hirugarren edizioa hiriko hainbat dantza talde eta eskolekin elkarlanean antolatu da: Jare, Adurtza eta Algara Dantza Taldeak, Indarra Kultur Elkartea eta Udalaren Folklore Akademia. 

Urteko hirugarren dantza saioa martxoaren 4an izango da eta Algara Dantza Taldeak gidatuko du. Dantzaldia iluntzeko 19:00etan izango da. Parte hartzeko GONBIDAPENA behar da eta saio honetakoak dagoneko AGORTU egin dira (Gonbidapena duten pertsona guztiak sartu ostean lekua geratzen bada sartzeko aukera egongo da)

Algara Dantza Taldea 2000. urteko apirilaren 13an sortu zen Gasteizen. Beste dantza talde batetik etorritako 15 lagunek sortu zuten, euskal musika, kultura eta dantzak munduan zehar ezagunak egiteko helburuarekin.

Hasiera batean, dantza tradizionalak euren hirian eta gertuko herrietan erakusten hasi ziren. Egun 120 dantzari eta 20 musikari inguruk osatzen dute taldea eta herrialde ezberdinetan egon dira dantzan; hala nola: Hungaria, Turkia eta Britainia Handian.

Euskal kultura bazter guztietatik zabalduz, gaur egun beraien koreografia garaikideak sortzen dituzte txistua, alboka edota trikitixa bezalako instrumentu tradizionalen doinupean dantza eginez.

Aurtengo Ilunabarrean dantzan zikloaren barruan bost dantza saio egingo dira apirilera bitartean, hilero bat; martxoan bi. Bertan dantza talde bakoitzak bere proposamena eskainiko du, saio bakoitzari ukitu propioa emanez. Dantzen urratsak irakasteaz gain, bakoitzaren jatorriari, testuinguruari, jantziei… erreparatuko zaio eta hainbat kanten hitzak ikasteko parada ere egongo da.

Erantzun bat utzi

X