Oihaneder Euskararen Etxea

ETORKIZUNA

etorkizuna

Oihaneder Euskararen Etxea arian-arian sortu eta eraiki behar den proiektua da. Lehen pausua eman da, gehiago emango dira.

Etorkizunean hainbat ekintza garatu nahi da bertan:

ERAKUTSI: euskararen inguruko erakusketak.
Urtean behin aldatuko den erakusketa iraunkorra osatu nahi da, baita noizbehinkakoak ere.

SORTU: euskarazko tailerrak, ikus-entzunezkoak eta musika-sorkuntza
Euskarazko sorkuntza garatzeko laguntza ematea da helburua, eta askotariko tailerrak lantzeko espazioak sortzea: dantza, arte plastikoak, antzerkia, kantugintza, sukaldaritza, baina bereziki ikus-entzunezkoei eta komunikazioari lotutakoak.

IKUSI eta ENTZUN: formatu txikiko ikuskizunak eskaintzeko gunea
Formatu txikiko ikuskizunak eskaini nahi dira bertan: kontzertuak, antzerkia, bakarrizketak, bertso-saioak, liburu-aurkezpenak, askotariko proiekzioak…Sorkuntza bultzatzea eta sortutakoari aterabidea ematea da helburua.

KOMUNIKATU: Gasteizko euskarazko egitasmo komunikatiboak
Bertoko euskarazko komunikabideak elkarren ondoan lan egiteko espazio eta baliabideak eskaini nahi dira: erredakzioa, irrati-estudio bat, plato txiki bat, baliabide informatikoak.

IKASI: euskarazko materialak eskuragai
Euskarazko askotariko materialak eskuragai jartzea da asmoa: liburuak, entziklopediak, hiztegiak, diskoak, DVDak, etab. Baita euskarazko informatika-ikastaroak ere.

HITZ EGIN: hizkuntzaren erabilerarako espazioa
Euskararen erabileran eragiteko hirian martxan dauden egitasmoetako arduradun eta hartzaileek, mintzalaguna kasu, bertan hitz egiteko espazioa aurkitzea nahi dugu.

JOLASTU: etxeko txikienei zuzendutako ekimenak
Euskara oinarri hartuta, umeen aisialdiko ekintzak gauzatzeko espazioa ere bada. Ludoteka zerbitzua eskaini nahi dugu, eta askotariko ekintzak ere bai: tailerrak, ipuin-kontalariak, etab. Aisialdi elkarteekin eta euskara elkarteekin batera lantzeko moduko proiektua da.

ANTOLATU: Euskararen Etxearen eta bertan parte hartzen dutenen antolakuntzarako guneak
Euskararen Etxea lantokia ere izatea da helburua: proiektuan ari diren eragileen lantokia eta hiriko hainbat euskal erakunderen eta eragileren lantokia.