Oihaneder Euskararen Etxea

» Albisteak » Dona Dona Katona: zurezko jolas kooperatiboak familia osoarentzat

Dona Dona Katona: zurezko jolas kooperatiboak familia osoarentzat

Oihaneder Euskararen Etxea familia artean jolasteko Dona Dona Katona proposamen berriarekin dator. Oraingoan iraileko bi larunbatetan zurezko jolas kooperatiboak egingo dira. Izena emateko epea uztailaren 17tik 31ra bitartekoa izango da.

Iaz jolas tradizionalekin aritu ziren haur eta gurasoak. Aurten egurrezko joko kooperatiboen bitartez ondo pasatzeaz gain gurasoen eta seme-alaben artean euskararen erabilera sustatu eta elkarren arteko laguntza jorratuko da.

Parte hartzeko izena eman behar da honako inprimakia betez uztailaren 17tik 31ra bitartean.

Saioak irailaren 9an eta 16an izango dira eguerdiko 12:00etatik 14:00ra bitartean Falerina Lorategian.

Partaideak, 5 urtetik gorako haurrak eta euren senideak,  jokoz-joko ibiliko dira modu kooperatiboan batetik bestera salto egiten. Jolasek ezarritako erronkak lortzeko partaideen arteko komunikazio egokia ezinbestekoa izango da. Horretarako, Kalaka elkarteko dinamizatzaile bat parte hartzea bultzatzen ibiliko da.

Jarduera euskaraz garatuko da. Parte-hartzaile kopuru mugatua da eta plazak esleitzerako orduan izen-emate hurrenkera hartuko da kontuan. Doako ekintza izango da.

Erantzun bat utzi