Oihaneder Euskararen Etxea

» Albisteak » “Arabako emakumeak lanean, 1890-2000” argazki erakusketa berriz ikusgai

“Arabako emakumeak lanean, 1890-2000” argazki erakusketa berriz ikusgai

Oihanederrek martxoan sortu eta plazaratutako Arabako Emakumeak lanean, 1890-2000 argazki erakusketa Gasteizko Adinekoentzako lau Zentro Soziokulturaletan egongo da ikusgai, 4 hilabetez. Erakusketak Arabako emakumezkoek XIX. mendearen amaieran eta XX. mendean zehar sektore ekonomiko ezberdinetan izandako presentzia islatzen du, 44 iruditan.

Gasteiztarrek aukera berria izango dute Oihaneder Euskararen Etxeak sustatutako Arabako Emakumeak lanean 1890-2000 argazki erakusketa ikusteko. Izan ere, 2017ko urritik 2018ko urtarrilera bitartean hiriko Adinekoentzako lau Zentro Soziokultural ezberdinetan egongo da.

  • Urria: Txagorritxuko Adinekoentzako Zentro Soziokulturala
  • Azaroa: Zaramagako  Adinekoentzako Zentro Soziokulturala
  • Abendua: Aranako Adinekoentzako Zentro Soziokulturala
  • Urtarrila: Los Herran-San Cristobaleko Adinekoentzako Zentro Soziokulturala (zehazteke)

Erakusketa Aritza Sáenz del Castillo ikerlari gasteiztarraren jatorrizko ideian dago oinarrituta. 44 argazkien bitartez emakume arabarrek 1890. urtetik 2000. urtera lurraldearen garapen ekonomikoan eta sozialean izandako garrantzia azpimarratu nahi izan da.

Proiektu honek Vitoria-Gasteizko Udalaren Berdintasunerako Zerbitzuaren laguntza izan du.  Halaber, Gasteizko Pilar Arostegi Udal Artxiboa, Arabako Lurralde Historikoaren Agiritegia eta Sancho el Sabio Fundazioarekin egindako elkarlanaren emaitza izan da.

Erakusketa Oihaneder Euskararen Etxean martxoan egon zen ikusgai eta 1.700 lagun inguru hurbildu zen.

Informazio gehiago

Erantzun bat utzi